WILD AERIAL

2024, Kanada, 16min

Zuzendaria: Trixie Pacis

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Film honetan Sasha Galitzki aireko akrobata paisaia izoztu bakartuetan agertuko du, muturreko hotza eta altuera zorabiagarria gaindituz, aire zabalean inoiz egin duen errutina handinahiena dokumentatzeko. Etengabe aldatzen ari diren gure paisaien edertasunarekiko eta hauskortasunarekiko arreta eskatzen du.

NATURA FUGIT

2025, Espainia, 22min

Zuzendaria: Jesus Mari Lazkano

Mer de Glaceko paisaia, Mont Blanc mendigunean, denboraren joanean eraldatzen ari da. Gure egungo ikuspegitik ulertzen zaila den "tempo geologiko" bat dago, degradazio progresiboa erakusten duena, eta gu horren parte aktiboa gara. Europan gehien aztertu, margotu eta izendatu den glaziarra da Mer de Glace, hala egin dute Friedrich, Ruskin, Turner edota Violet le Duc bezalako artistek, eta ildo horretan, Jesus Mari Lazkanoren milaka marrazki originalekin islatzen ditu film labur honek izotzaren hazkunde aroen nahiz desagerpen aroen garapena paisaiaren arnasaldiak bailiran. Amaitzeko, paisaia horren behin betiko hondamendia eta bizitzaren kolapsoa islatuko dira.

OLD MAN LIGHTNING

2025, EEBB, 60min

Zuzendaria: Dawn Kish

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

John "Verm" Sherman boulderreko legendak, behinola izan zuen magia berreskuratu nahi du. Munduko bloke ospetsuena eskalatzea otuko zaio horretarako, zer hobe? Yosemiteko Midnight Lightning ikonikoa. Duela 25 urte eskalatu zuen, bai, baina ordutik hona blokea gogorragoa bihurtu da, eta Verm, berriz, bigundu egin da garagardo kupel galanta onduta eta hegazti argazkilaritzarekiko pasioari emanda. Adina (57 urte), pisua (90 kg), dozenaka lesio eta osasun-arazo ugari ditu kontra, baina marmarti bat izateaz gain, tematia eta irmoa ere bada, eta sasoian jartzeko prestakuntza zorrotz batek lagunduta, prest dago “gauerdiko tximistari” aurre egiteko.

Euskalduna Bilbao 8 dic 19:45 WILD AERIAL, NATURA FUGIT, OLD MAN LIGHTNING

Saioaren informazioa
Noiz da 08-12-2025 19:45
Noizarte 08-12-2025 21:30
Individual Price 8€ + Kudeaketa gastuak / 10€ leihatilan
Non Euskalduna Jauregia

Non da