Hautatu hizkuntza
Film zuzendari eta ekoizle agurgarriak,
Eskerrik asko zuen filma BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldira aurkezteagatik!
2020ko udaberrian zabaldu genuen inskripzioak egiteko epea, eta harrez gero ekoizpen asko batu ditugu saskian. Uzta oparoa da, eta kalitatea ere tamainakoa. Bejondeizuela! Zorionak egindako lanagatik! Zuen pelikulek eta abenturek mendiko zinemaren magia sendotzen dute, eta horrek bizi ditugun garai makur hauetan balio itzela du.
Mendifilmeko lan taldeak gozo edaten du iturri horretatik. Indarberritu egiten gaitu gure festibalaren 13. edizioko prestaketa lanetan aritzeko bidean. Abenduaren 4tik 13ra Bilbo mendizaletasunaren eta zinemagintzaren ardatz izan bedi berriro!
Irakurri gehiago: 13. ediziorako filmak aurkezteko epemuga: irailak 15
Hondarribiko Mendi Tourraren 5. edizio gogoangarria ospatu zen uztailaren 18ko gauean Kasino Zaharreko lorategietan. Gau-giro itzela, ikusle emana, eta antolakuntza bikaina, guztiak bat egin zuen Udako Mendi Tour saio arduratsua, osasuntsua eta arrakastatsua burutzeko.
Irakurri gehiago: Hondarribian Mendi Tour arduratsua, osasuntsua eta arrakastatsua
Page 74 of 146