Hautatu hizkuntza
Hemen da Vital Fundazioak babestutako Mendi Tourraren hurrengo saioa: Agurainen, etzi, hilak 25 osteguna, 19:30ean hasita Harresi Aretoan. Aurten Gasteizen eta Amurrion egindako Mendi Tourren arrakastak hauspotuta dator gainera hitzordu berri hau: guztira 1500 ikuslek gozatu zuten saio haietaz, Gasteizko Vital Fundazioaren Aulan eta Amurrio Antzokian, martxoan.
Iaz ere mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaiei buruzko pelikulen Mendi Tour saioak zinezale asko erakarri zituen Agurainen, eta seguru aurten ere aukera bikain eta bakar hau aprobetxatuko dutela Harresi Aretora biltzen direnek.
Irakurri gehiago: Agurainen ‘The Dawn Wall’ eta ‘Viacruxis’ apirilaren 25ean Harresi Aretoan
Iruñea-Pamplona, 2019ko martxoak 29. Bilbao Mendi Film Festival eta Golem-ek mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzarik onena eta gaur gaurkoena aurkeztu dute Iruñean Mendi Tourraren bidez, hilaren 25etik 28ra. Golem Baiona zinemetan egin da Mendi Tourra, eta eguneko bina saio errepikatu dira. Aurreko bi edizioetako ildoari segida emanez, milatik gora lagun, 1155 ikusle, bildu dira saioetara. Orobat, pelikula eskaintzarekin gozatua hartu dute bertaratu direnek.
Page 89 of 146