Hautatu hizkuntza
"Anboto Helmuga" irudia publikatu zuen uztailean _Amaia__ erabiltzaileak bere Instagramean. Anboton gozatutako ilunabar zoragarria erakusten duen irudia, mendi korrikalaria, mendizalea, lehen planoan dela, mendia laino zurizko ohe-atorraz dotore jantzi den bitartean.
Gure udako argazki lehiaketa irabazi du, eta horrekin aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko (abenduak 3-12) bigarren asteburuko bi sarrera pack. Esana digu, jada, datak agendan ondo gordeak dituela, beraz Amaia, eta hark hautatutako laguna gure artean izango ditugu datorren edizioan. Asko pozten gara!
Irakurri gehiago: Anbotoko ilunabarrarekin Amaia udako argazki lehiaketaren irabazle
Kurt Diemberger, Donostiako Nazioarteko Mendi Zine Lehiaketan (1983) eta Dariusz Zaluski, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian (2019)
Kurt Diembergerrek badu segida emango dionik: Dariusz Zaluski. “Zortzimiletako zinemagile” goitizena zor zaie biei, eta aitortza hori egiten dion sari bera jasoko dute denbora tarte txikian, IAMF-Mendiko Zinemaren Aldeko Elkargoaren (International Alliance for Mountain Film) Sari Nagusia.
Irakurri gehiago: Goi mendietako zinemaldiak euskal kostaldeko itsas mailan
Page 49 of 146