Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Araudia 2018

 ARAUDIA ETA SARIAK MENDI (PDF)

MENDI 2018KO SAIL OFIZIALEAN IZENA EMATEKO ARAUDI ETA PROZEDURA

Mendi Film Festival (MFF) jaialdiaren 11. edizioa Bilbon ospatuko da 2018ko abenduaren 7tik 16ra eta Mendi Film Festival Kultur Elkarteak antolatuko du. 

MENDI FILM FESTIVAL, mendi, abentura eta muturreko kirolei buruzko film eta dokumentalen Nazioarteko Zinemaldia, International Alliance for Mountain Film erakundearen kide da 2011z geroztik. 

BALDINTZA OROKORRAK

  • Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia…

  • 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan. 

  • Parte-hartzaile bakoitzak film bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du, baina bakoitzari dagokion izen-emate orria betetzea ezinbesteko baldintza da.

  • Hautaketa Batzordeak hautatu eta programatuko ditu lehiaketarako filmak. Jaialdiaren zuzendaritzak programazioa aldatzeko eskubidea du.

  • Parte-hartzaileak aurkeztu duen lanaren jabetza intelektualaren eskubideak bereak direla ziurtatzen du. Aldi berean, egileak bermatzen du Mendi Film Festival jaialdiak ez duela lan hori jendaurrean erakusteko inolako eragozpenik (ez legezko, ez kontratuzko, ez bestelakorik). Era berean, aurkeztutako lanean agertzen diren osagai eta elementuen (musika, irudiak, grafismoa, etab.) eskubideen jabe diren pertsona edo erakundeek eman beharreko baimenak badituela ziurtatzen du. Izena ematen duen horrek, egile-eskubide alorrean bitartekoek egin ditzaketen erreklamazioen aurrean, Mendi Film Festival jaialdiaren antolakuntzak kalterik ez izateko konpromisoa hartzen du. 



IZEN-EMATEAK – EPE MUGA: 2018KO IRAILAK 15

  • Parte-hartzaileak baimena ematen du lehiaketara aurkeztutako obren zatiak telebistan, zineman nahiz interneten erabiltzeko, jaialdiaren sustapenerako den heinean. 

  • Lana onartuz gero, aurretiko hautaketarako kopiak Mendi Film Festival jaialdiaren artxibo historikoen parte bilakatuko dira. Kopia horiek barne-kontsultak egiteko eta zinemaldiaren sustapenerako baino ezin izango dira erabili. Beste edozertarako erabili nahi izanez gero, zinemaldia harremanetan jarriko da egilearekin edo eskubideen jabearekin.



BALDINTZA TEKNIKOAK

Finalista gisa hautatu diren masterrak honako ezaugarriak betetzen dituzten artxibo digitalean aurkeztu beharko dira:

Codec bideoa: H264 / Bit rate bideoa: 20Mbps  / Frame size: 1920 x 1080

Audio MPEG-4 stereo, 48kHz, 128 kbps

Filmak postaz bidaliz gero (USB flash unitatea; HDD disko gogor eramangarria; SD txartela), antolakuntzak ez du bidaltze, edo aduana, gastuen ardura hartuko.



SUSTAPENERAKO MATERIALA

Izen-emate oro filmaren hiru irudirekin batera bidali beharko dira. Irudi horiek erreproduzitu, argitaratu edo erakutsi ahalko dira, jaialdiaren sustapenerako den heinean.

Hobesten den formatua: Digitala, 300 dpi jpeg edo Tiff

Argazkiekin batera bidali beharko dira filmaren izenburua, kokalekua eta autorearen kredituak. Hautatutako lanen argazkiak Mendi Film Festival jaialdiaren artxiboetan gordeko dira.

 “Press Kit” eta zuzendariaren curriculuma gehitu ezazue.



SARIAK

Zinemaldiaren zuzendaritzak bost kidez osatutako Nazioarteko Epaimahaia izendatuko du. Halaber, Idazkari bat hautatuko du eta deliberazioan parte hartu ahal izango badu ere, ez du boto eskubiderik izango.

Nazioarteko Epaimahaiak, zinemaldiaren zuzendaritzarekin batera, barne-arautegia ezarriko du. Epaimahaiaren erabakia ezeztaezina izango da. Honako sari hauek banatuko dituzte:

 

  • Sari Nagusia: “Eguzkilorea” eta  6.000 euro *

 

Zuzendari Onena: “Eguzkilorea” eta 3.000 euro *

 

Argazkilaritza Onena: “Eguzkilorea” eta 2.000 euro *

 

Gidoi Onena: “Eguzkilorea” eta 2.000 euro *

 

Film Labur Onena: “Eguzkilorea” eta 1.000 euro *

 

Euskarazko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.000 euro *

 

Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilorea” eta 2.000 euro *

 

Mendiko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro *

 

Eskaladako Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro *

 

Kirola eta Abentura Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro *

 

Mendi-kulturari eta Naturari Buruzko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro *

 

Ikusleen saria: “Eguzkilorea”.

*Sarien zenbateko gordinei indarrean dagoen zerga-araudia ezarriko zaie.



Epaimahai Ofizialak ohorezko aipamenak egin ditzake kategoria bakoitzean.

Parte-hartzaileak sarituak izanez gero, beren lanak MFF zinemaldiarekin elkarlanean diharduten beste jaialdi edo erakustaldi batzuetan proiektatuak izan daitezkeela jakin eta onartzen dute; betiere irabazi-asmorik gabe eta aurrez horren berri emanda.

Araudi honetan aipatu ez den edozein egoera Mendi Film Festival jaialdiaren 11. edizioaren antolakuntzak konponduko du, ikus-entzunezko jaialdien eskubide, erabilera eta ohiturekin loturiko printzipio orokorrak errespetatuz.

Zuzendari, ekoizle edo legezko ordezkariek izen-emate orrian sinatu izanak araudi honen baldintzak onartzea dakar berekin.

Araudi honen interpretazioa eta gauzatzea zinemaldiaren antolakuntzari baizik ez dagokio. 



JAIALDIAREKIN GOZA EZAZU BILBON

Finalistak jaialdira etorri eta disfrutatzera gonbidatzen ditugu, aldi berean, mendi eta outdoor munduko zuzendari eta ordezkari garrantzitsuenetarikoekin elkartzeko aukera hobezina eskaintzen zaie.

Gonbidatu bereziak direnez, finalistek ondokoa edukiko dute:

  • Programazio ofizialean egoteko bi pase

  • Jaialdiko aurkezpenetarako eta ekitaldi sozialetarako bi pase

  • Bi gau jaialdiko hotel ofizialean

  • Gure antzokietan ospatuko den jendaurreko emanaldian bere filma aurkezteko gonbidapena



IKUSLE BERRIAK – MENDI TOUR 2019

Mendi Film Festival jaialdian izena ematen duten film guztiak hartuko dira kontuan Mendi Tourrean zeinek parte hartuko duen erabakitzeko orduan. Zure filma hautatzen badugu, zurekin harremanetan jarriko gara dagozkion baimenak (royalties barne) gauzatzeko.

 

2017ko SARIAK

 

SARI NAGUSIA “Eguzkilorea” eta 6.000€

DIRTBAG: THE LEGEND OF FRED BECKEY, AEB 2017

Zuzendaria: David O’Leske

 

ZUZENDARI ONENA “Eguzkilorea” eta 2.000€

BEN PAGE. THE FROZEN ROAD, Erresuma batua 2017

 

GIDOI ONENA “Eguzkilorea” eta 2.000€

PSYCHO VERTICAL, Erresuma Batua 2017

Zuzendaritza eta Gidoia: Jen Randall

 

ARGAZKILARITZA ONENA “Eguzkilorea” eta 2.000€

LIFE IN FOUR ELEMENTS, Austria 2016

Zuzendaria: Natalie Halla

Argazkilaritza zuzendaria: Teemu Liakka

 

FILM LABUR ONENA “Eguzkilorea” eta 1.000€

A SENSE OF WONDER, Fratzia 2016

Zuzendaria: Mathieu Le Lay

 

EPAIMAHAIAREN SARIA “Eguzkilorea” eta 1.000€

MAMA, Polonia 2017

Zuzendaria: Wojtek Kozakiewicz

 

MENDIKO FILM ONENA “Eguzkilorea”

BONINGTON: MOUNTAINEER, Erresuma Batua 2017

Zuzendaria: Brian Hall

 

ESKALADAKO FILM ONENA “Eguzkilorea”

SAFETY THIRD, AEB 2016

Zuzendariak: Cedar Wright eta Taylor Keating

 

MENDI KULTURARI ETA NATURARI BURUZKO FILM ONENA “Eguzkilorea”

THE LAST HONEY HUNTER, AEB 2017

Zuzendaria: Ben Knight

 

KIROLA ETA ABENTURA FILM ONENA “Eguzkilorea”

INTO TWIN GALAXIES A GREENLAND EPIC,  Alemania 2016

Zuzendaria: Jochen Schmoll

 

IKUSLEGORAREN SARIA “Eguzkilorea”

DIRTBAG: THE LEGEND OF FRED BECKEY, AEB 2017

Zuzendaria: David O’Leske

 

2017ko EPAIMAHAIKIDEAK

Jesus Mari Lazkano. Espainia. Euskal Herriko Unibertsitatean Pintura Irakasle titularra eta Arte Ederretan Doktorea.

Paul Urkijo. Espainia. Zinema zuzendaria.

Deb Smythe. Kanada. Banff Mountain Film & Book Festival-eko zuzendaria.

Nancy Rosenthal. AEB. New York Wild Film Festival-eko sortzaile eta zuzendari exekutiboa..

Jack Tackle. AEB. Alpinista.

 

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy