Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

JERZY KUKUCZKA

CECYLIA KUKUCZKA- PAWEL WYSOCZANSKI - KRZYSZTOF WIELICKI

Igandea abenduak 8 – 19:30 Sala BBK

Oinarri xumeetatik hasita, mundu mendizaleko maila gorenera iritsitako gizasemea zen Jerzy Kukuczka, Jurek. Historiako alpinista handienetako bat, poloniarren Himalaiako urrezko aroaren ikurretako bat. 30 urte bete dira Lhotse mendian hil zenetik. Haren ibilbidea eta izatea hizpide izango dituzte Celina Kukuczka alargunak, Krzysztof Wielicki adiskide eta soka-kideak, eta hari buruzko Jurek filmaren (Mendiko Film Onena Bilbon, 2015ean) egile den Pawel Wysoczanski zuzendariak.

ZEZENAREN TOTEMA

JUAN LUIS ARSUAGA, paleoantropologoa

Larunbata abenduak 14 – 11:30 Sala BBK

Denboraren lainoan murgildu eta atzera egiten dugunean, animalia mistikoen oinordekoak direla sinesten duten klanen mundua aurkitzen dugu. Historiaurrea deitzen diogu garai horri, eta gure oraingo aldean daukaguna baina askoz erakargarriagoa egiten zaigu. Joan-etorriko bidaia egiteko proposamena dakar hitzaldi honek eta, beharbada, bizitza alda diezagukeen zerbait ekarriko dugu iraganetik.

WOP SARIA

NIVES MEROI - ROMANO BENET

Larunbata abenduak 14 – 19:30 Sala BBK

Nives Meroi eta Romano Benet alpinistek jasoko dute BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren 12. edizioko WOP Saria. Bikote honek hamalau zortzimilakoak osatu dituzte oxigeno laguntzarik gabe eta altura zamaketaririk gabe. Zernahi gertatuta ere ─gaixotasun larriak tarteko─, helburuei tinko eta fideltasunez eusten asmatu duen alpinista parea. Aurreko urteetan WOP saria jaso zuten, besteak beste, Josep Manuel Anglada, Sir Chris Bonington, Peter Habeler edo Kurt Diembergerrek, eta haien lekukoa hartuko du bikoteak aurten. Mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen ditu WOP-The Walk On Project Fundazioa Sariak.

NIVES MEROI ETA ROMANO BENETEN GAUA

NIVES MEROI - ROMANO BENET, JUANJO SAN SEBASTIÁN aurkeztatuta

Larunbata abenduak 14 – 19:30 Sala BBK

Duela 25 urte egin zuten beren lehen zortzimilako espedizioa eta 2017an itxi zuten hamalau gailurren zerrenda. Tartean, geldiune bat, sokada eta bikote honen giza balioak goratzen dituena: Romanok gaixotasun larri bat jasan zuen, 2009ko Kanchenjungako espedizioan bete-betean azaleratzen hasi zena, eta Nivesek erabaki zuen senarra osatzen zen bitartean ez zuela bere kabuz jarraituko goi-mendietako erronkekin. Edurne Pasaban eta Gerlinde Kaltenbrunnerekin lehian zebilen 14 zortzimilakoak igotzen lehen emakumea izateko. Hezur-muin transplante bi jaso eta gero, osatu zen Romano, eta hala eutsi zioten berriro munduko hamalau gailur garaienak egiteko proiektuari. 2017an osatu zuten “Himalaiako Koroa”, Annapurna mendian. 

 

CVCEPHOTO INTERNATIONAL MOUNTAIN PHOTO CONTEST

Larunbata abenduak 7 – 11:00 Base Camp Ensanche 11

Sarrerak doan aforoa bete arte

Club Vasco de Camping Elkarteak aurkeztuko ditu CVCEPHOTO Mendiko Jardueren Nazioarteko Argazkilaritza Lehiaketaren 5. edizioan saritu diren 20 argazkiak.
Euskal Trenbide Sarearen (ETSren) Zazpikaleak/Casco Viejo geltoki atarian dagoen erakusketaren bisita gidatua egingo da, argazki bakoitzaren nondik norakoen berri izateko. Bisita horretan, gainera, argazkien egileetako batzuk ere izango dira azalpenak ematen. Ekitaldiaren helburua, alde bitarikoa da: argazkigintzaren bidez mendiko jarduera sustatzea, eta mendizaletasunetik argazkigintza.

ABENTURA-ARGAZKILARIA

KRYSTLE WRIGHT

Igandea abenduak 8 – 12:00 Base Camp Ensanche 11

Sarrerak doan aforoa bete arte

Krystle Wright Queenslandeko (Australia) abentura-kiroleko argazkilari eta zuzendaria da. Orain bizitza erdi-nomada izan arren, jarraitzen du gauza beraren bila: muturreko kiroletan, espedizioetan eta mundu osotik bidaiatzera eramaten dituen abenturetan jazotzen diren une bereziak harrapatzea eta irudikatzea. 

IZOTZ AZPIAN

CHRISTIAN PONDELLA

Astelehena abenduak 9 – 19:30 Base Camp Ensanche 11

Sarrerak doan aforoa bete arte

Jakinmina, esplorazioa eta klima azterketa dira Groenlandiako izotz-geruzan gertatzen den istorio honen ardatzak. Lurreko ur geza guztiaren %70 gutxi gorabehera izotza da, eta Groenlandiako izotz-geruzan munduko ur gezaren %10 dago. Christian Pondellak Mendi Film 2019 Kartela Saria irabazi du CVCEPHOTO lehiaketan. 

LEHOINABARRAREN AZTARNA

ANDONI ORMAZABAL

Asteartea abenduak 10 – 19:30 Base Camp Ensanche 11

Sarrerak doan aforoa bete arte

Andoni Ormazabalek, bere anai Xabik utzitako argazkiak eta egunerokoa oinarri hartuta, hura nor zen azalduko du eta hark egindakoak oroitaraziko ditu. Xabiren izaera, abenturak eta istorioak bere ahotik eta bere bide-lagunen ahotatik entzungo dira, bizitza grinatsu honen opari txiki bat. Azken finean, oroitzapenean bada ere, Xabi bizirik mantentzeko aukera bat da.

KAMCHATKA: SUZKO ETA IZOTZEZKO ENIGMA

ROBERTO LÓPEZ

Asteazkena abenduak 11 – 18:00 Base Camp Ensanche 11

Sarrerak doan aforoa bete arte

Kamchatka penintsula misteriotsua gure planetako lurralde birjina handienetarikoa da. 1991ra arte, bidaiariak ezin izan dira bertan barneratu eta, hortaz, urrutiko eremu basati hori bere horretan gelditu da. Mortu horrek natura basati eta fenomeno geotermal ederrak elkartzen ditu; mundu osoko sumendi-kate handi eta aktiboenetarikoa da eta, bertan, hartz arrea da errege. Ba al dakizu hartz populazioa 25.000tik gorakoa dela? Murgildu zaitez gurekin urruneko Errusiaren magian!

REMOTEANA: EMAKUMEA, KAMERA ETA MENDIA PEDALETAN

ANA ZAMORANO

Asteazkena abenduak 11 – 19:30 Base Camp Ensanche 11

Sarrerak doan aforoa bete arte

Basamortuak, mendiak, oihanak eta glaziarrak gurutzatu ahala, esplorazioari segida emateko grina handitu egiten da, pedalei indarrez eragitean. Nik ere egin dezakedala esaten diot behin berriro neure buruari. Bakarrik noa, baina tarteka lagunduta ere bai. Kongoko Errepublika Demokratikoko mugatik gertuen dagoen azken herrixkan, mendiko gorilen bila nenbilela, ezagutu nuen lehen bizikleta bidaiaria; eta harekin, amets bat. Handik gutxira, Andeak gurutzatu nituen bizikletaz, tokirik urrunenetara iristeko gogoz, hango mendiak, biztanleak eta milaka urteko kultura esploratzeko asmoz. Urte eta erdi beranduago, Iranen bidaiatu nuen bizikletaz, bertakoen gertutasuna sumatuz. Ondoren Kaukaso gurutzatu nuen Eurasiako azken artzainen bila. Bi urtetan, eta 20.000 kilometro egin ostean, gauza on asko bildu ditut: milaka argazki, adiskide handiak, hiru dokumental, proiektu sozial bat, eta udaberrian hasiko den bide berri bat.

AUTOPSIA KLINIKOA 7.400 METROTAN. ZER GERTATU ZITZAION IÑAKI OCHOA DE OLZARI?

ZIGOR MADARIA, Urdulizeko Ospitalean eta IMQn kardiologoa

Osteguna abenduak 12 – 19:30 Base Camp Ensanche 11

Sarrerak doan aforoa bete arte

Zigor Madaria txundituta geratu zen Los 14 de Iñaki liburua lehendabizikoz irakurri zuenean, alpinista nafarra Annapurnan erreskatatzeko egin zen lanaren kontakizunarekin. Bigarrenez irakurri zuenean, haren osagile sena eta jakin-mina piztu zizkion liburuak Madariari: zer gertatu zitzaion Iñaki Ochoa de Olzari 2008ko maiatzean, Annapurnako ekialdeko ertzean, 7.400 metrotan? Biriketako edemarekin hil zen, lau egunez ondoezik etzanda egon ostean. Zerk eragin zuen egoera hura? Iktus bat jasan ote zuen Iñakik?

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
                    

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies