Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Pribatutasun Politika

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

Hemen araudia:

2016/679 (EB) ERREGELAMENDUA, EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUARENA, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena

2018/3 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa

 

ASOCIACIÓN CULTURAL MENDI FILM FESTIVAL ELKARTEAn erabiltzen ditugun datu pertsonalez eta indarrean dagoen datu pertsonalak babesteko araudia betetzeaz arduratzen gara (besteak beste, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 2007/1720 Errege Dekretua, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onartzen duena).
Horren arabera, gure webgunearen erabiltzaileari jakinarazi nahi diogu, pribatutasun politika honen bidez, ASOCIACIÓN CULTURAL MENDI FILM FESTIVAL ELKARTEAn burutzen dugun datuen tratamendua; hortaz, eskura izan dezan beharrezko informazioa eta erabaki dezan datu pertsonalak eman nahi dizkigun inprimaki bat betetzean edo e-maila bidaltzean.

 

Kalitate-printzipioa

www.mendifilmfestival.com webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie harremanetarako prestatutako helbide elektronikoen bitartez edo gure webguneko sail desberdinetan dauden inprimakien bitartez interesatuak eskaintzen dizkigun datu pertsonalak egokiak, garrantzitsuak eta nahikoak izango direla, horiek eskuratu nahi izateko ditugun helburu zehatz, argi eta legezkoei dagokienez eta helburu horien eremuari dagokionez.
Datu pertsonal hauek ez ditugu erabiliko datu horiek eskuratu nahi izateko ditugun helburuekin bateraezinak diren beste batzuetarako.
Jasotzen ditugun datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta eragindakoaren egungo egoerari egiatasunez erantzunez eguneratuko dira.
Gure webgunearen bitartez jasotzen ditugun datu pertsonalak baliogabetzeari ekingo diogu ofizioz, horiek jaso edo erregistratu nahi izateko ditugun helburuei begira beharrezkoak edo garrantzitsuak izateari uzten diotenean.

Datuak baliogabetzen direnean, horiek erabiltzeari uzteko prozedura abiaraziko da. Baliogabetze horrek datuak blokeatzea ekarriko du, eta, horren arabera, datuak identifikatu eta erreserbatu egingo dira horien tratamendua eragozteko, Administrazio publiko, Epaile eta Epaitegien esku uzteko izan ezean, hain zuzen ere, horien tratamenduak eragin ahal izan dituen erantzukizunei erantzuteko, baina erantzukizun horien preskripzio-epearen barruan bakarrik. Epe hori igaro ondoren, datuak ezabatzeari ekingo diogu.

 

Informatzeko eta onartzeko betebeharra

www.mendifilmfestival.com webgunearen erabiltzaileei jakinarazten zaie, harremanetan jartzeko prestatutako inprimakien bitartez eta helbide elektroniko desberdinen bitartez eskaintzen diren datu pertsonalak gure fitxategietan gordeta geratuko direla eta ASOCIACIÓN CULTURAL MENDI FILM FESTIVAL ELKARTEA dela horien erantzule; halaber, erabiltzaileak baimena ematen du erabil daitezen gure webgunearen bidez jasotzen diren kontsultak, iradokizunak eta eskaerak kudeatzeko eta erantzuteko.


Datu pertsonalak jasotzeko inprimaki bakoitzean dagokion lege-oharra edo informazio-klausula gehitu da, eta bertan, bildutako datu horiek eta datu pertsonalen babesaren alorrean indarrean dagoen araudiak eskatutako gainerako alderdiak zer helburu zehatzetarako xedatuko diren adierazten da. Erabiltzaileak, bere eskaera bidali aurretik, nahitaez irakurri eta onartu beharko du informazio-klausula hori; bestela, ez da bidaliko.

 

Segurtasuna
Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 9. artikuluan eta Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduaren VIII. Tituluan xedatutakoarekin bat etorriz, ASOCIACIÓN CULTURAL MENDI FILM FESTIVAL ELKARTEAk datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horiek baimenik gabe aldatu, galdu, erabili edo eskuratu daitezela eragozteko beharrezkoak diren teknika eta antolamendu arloko segurtasun-neurriak hartu ditu, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta pairatzen dituzten arriskuak kontuan izanik, arrisku horiek gizakion ekintzetatik etorri nahiz ingurune fisiko edo naturaletik etorri.

 

Sekretu-betebeharra
Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabiltzaileen datu pertsonalak erabiltzen edo eskuratzen dituzten pertsona guztiek sekretu profesionala gordeko dute horien inguruan, eta horiek gordetzeko betebeharra izango dute. Betebehar horiek iraupen mugagabea edukiko dute.

 

Datuak lagatzea edo komunikatzea
Gure webguneko erabiltzaileek eskaintzen dizkiguten datu pertsonalak ez zaizkie inola ere bitartekoei jakinaraziko. Uneren batean horrelako datu-lagapen bat egitea beharrezkoa izango balitz, aldez aurretik erabiltzaileen onarpena eskatuko litzateke, Legeren batek horrela xedatzen duelako beharrezkoa ez den kasuetan izan ezik edo Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren beraren 11.2 artikuluan aurreikusitako salbuespenekin bat etorriz beharrezkoa ez den kasuetan izan ezik.

 

Eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak

www.mendifilmfestival.com webguneko erabiltzaileek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo aurka egiteko eskubideak erabil ditzakete, beren NANaren kopia batekin batera eskaera bat bidaliz honako helbide honetara:
ASOCIACIÓN CULTURAL MENDI FILM FESTIVAL ELKARTEA, Errege atea kalea 14-3 eskuma.

01001 Vitoria-Gasteiz (Araba) – Espainia, edo hurrengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
ASOCIACIÓN CULTURAL MENDI FILM FESTIVAL ELKARTEAk eskaera guztiei erantzungo die datu pertsonalen babesaren alorrean indarrean dagoen araudiak ezarrita dituen epe eta baldintzetan.

 

Adin txikikoek webgunea erabiltzea
Erabiltzaileei arren eskatzen diegu irakur ditzatela gure webguneko ‘Lege-oharrean’ argitaratu ditugun adin txikikoen erabilera-politikak.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy