Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

MENDI PRO: Palacio Euskalduna – Sala 5H - 9:00

Mendi Pro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Nazioarteko Zinemaldiaren ekimena da, eta helburu hauek ditu: 
 
- Nazioarteko errealizadore ospetsu eta sarituen esperientzia ezagutzea eta partekatzea. 

- Film dokumentaletarako finantzaketa, ekoizpen, koprodukzio eta salmenta estrategiak partekatzea, bai nazioartean, bai estatuan. 

- Bizkaian film dokumentalak finantzatzeko dauden bideei eta zerga-pizgarriei buruzko informazio erabilgarria eta zuzena azaltzea. 

- Jardunaldian parte hartzen duten sortzaileen arteko harremanak eta sinergiak erraztuko dituen komunitate bat sortzea. 

EGITARAUA 

9:00 – 11:00 

MENDI PRO AURKEZPENA

Jabier Baraiazarraren -Mendi Filmeko zuzendaria-, eta Itziar Garcia Zubiriren -ekoizle sortzailea eta Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren aholkularitza programaren arduraduna-, ongi etorria hizlariei eta parte hartzaileei. 

ELIZA KUBARSKA. Polonia 

Eskalatzaile, bidaiari eta esploratzaile amorratua, bere abenturetan egiten dituen filmek beti dute gertakarien historia soiletik haratago joateko ezaugarria, giza arimaren tolesdurarik sakonenak ikertzeko. Sentiberatasun berezi horren emaitza da bere lan guztiek sari ugari irabazi izana.  

Grand Prize International Alliance for Mountain Film 2023 

Epaimahaiaren Aipamen Berezia Hot Docs zinemaldi kanadiarrean “Walking Under Water” lanagatik 

DANI SALAS. España

TVEko "Al filo de lo imposible" lanean hasi zenetik, 25 urte baino gehiago daramatza ikus-entzunezko munduan (argazkilaritza, errealizazioa eta zuzendaritza, batez ere). Balio-aniztasun horri esker hainbat espediziotan parte hartu du eta, kirol eta zinema balio handiko dokumentu-lanak aurrera atera ahal izan ditu. Ikus-entzunezkoen sektoreak (National Geographic, Discovery Channel edo AXN, besteak beste) bere errealizadore ibilbidea aintzatetsi du. Nabarmentzekoa da RTVEren "Rescate" telesaila, haren hirugarren denboraldiko zuzendaritzan murgilduta dago orain. Aipatzekoak dira, beste hainbat proiektu ere: MEGArentzat "Colgados", BBVAren "El Reto de Carlos Soria" proiektua, edo "Jugando a Escalar" film dokumentala. Gaur, Danik Dokumaliak ekoitzitako "C.A.E.M" telesaila aurkeztuko du, Mediaset Españako Unicorn Content eta Mediterraneo konpainien laguntzarekin, Amazon Exclusive-erako. 

HEATHER MOSHER. Canadá

“Breaking into the industry”  

Squamish-en (British Columbia) bizi den abenturazko dokumentalen errealizadorea. Abenturazko eta outdoor istorioak gizarte eta ingurumen gai zabalagoekin uztartzen ditu bere lanean. Ekoizle, zuzendari, editore eta argazki-zuzendari gisa, Heatherrek benetako pertsonen, lekuen eta ekitaldien istorioak jorratzen ditu, narrazio-estilo sinesgarri eta egiazkoarekin. Eskalatzaile, mendiko atleta eta Kanadako Mendi Gidarien Elkarteko gidari gisa, muturreko eremuetan sartzeko eta mugitzeko trebetasuna du. Zientzietan esperientzia eta irakaskuntzako graduondokoa izanik, Heatherren helburua pertsonak konektatuko dituzten eta munduan aldaketa positiboa eragingo duten film dokumentalak sortzea da. 

 

11:00 – 11:30 COFFEE BREAK

 

11:30 – 13:00 

  • BEKA MENDI FILM BIZKAIA TERNUA 2025 AURKEZPENA 

10.000 euro 

Itziar García Zubirik gidatutako aholkularitza 

IAMF zirkuituan nazioarteko promozioa 

 

  • OINEZ, (18') DOKUMENTALAREN ESTREINALDIA 

    • Beka 2023 irabazi zuen proiektua. 

    Zuzendaria: Leire Egaña  

  

  • BEGOÑA DE IBARRA ZUAZO

    Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari Nagusia. Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzak, nazioarteko jaialdietan programatutako film labur eta luzeak, eta EAEko zinema-aretoetan programatutako filmak, garatzeko eta zabaltzeko ikus-entzunezko proiektuak eta foru-dirulaguntzak. 
  •  
    • BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO OGASUN DEPARTAMENTUKO ARDURADUEN ESKUTIK ZINEMARI ETA ARTE ESZENIKOEI ZUZENDUTAKO PIZGARRI FISKALEN AURKEZPENA

    • Tax credit up to 70% 
    • %60 Bizkaian egindako gastuak >%50 
    • %50 egindako gastu osoaren %35-50 Bizkaian egin bada 
    • %40 egindako gastu osoaren %20-30 Bizkaian egin bada 
    • +%10 euskera hutsean egindako ikus-entzunezkoentzat  

 

Cuándo: Abenduak 11 astelehena, 9:00etatik 13:00etara BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2023 testuinguruan 

Lugar: Euskalduna Jauregia– 5H Aretoa. Abandoibarra Etorbidea, 4, 48011 Bilbao, Bizkaia 

Dirigido a: errealizatzaileak, ikus-entzunezko ekoizleak eta banatzaileak. 

Inscripción: 25€ (pertsona 1) – 40 € (ekoiztetxeko bereko 2 pertsona) 

Xehetasunak

Noiz 11-12-2023 09:00
Noiz arte 11-12-2023 13:30
Prezioa 25,00€
Lekua Euskalduna Jauregia

Group Rate

Sarrera kopurua Rate/Person (€)
2 20,00
SALDUTA

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy