Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

CVCEPHOTO Workshop

Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak mendiko jardueren argazkilaritzari buruzko Workshop bat eskainiko du abenduaren 10ean, igandea, 11:00etan hasita, Zabalgune Eraikineko Mendi Base Campean egongo den Aterpe Aretoan.

20 lagunentzako saioa izango da, eta izen emateak CVCEren bidez egin daitezke: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. (943 27 18 66, Prim kalea 35, 20006 Donostia).

Ekimen horretan bertan Metroko erakusketaren bisita gidatua egingo da, argazki bakoitzaren nondik norakoen berri jakiteko. Gainera, argazkien egileetako batzuk ere izango dira azalpenak emateko.

Hirugarren edizio honetan, CVCEPHOTO lehiaketak nazioarteko argazkilari onenak bildu ditu beste behin, profesionalak nahiz zaleak, diziplina ikusgarri honetan espezialista zailduak guztiak.

Lehiaketaren helburua argazkilaritzaren bidez mendiko jarduerak sustatzea da, eta, bide batez, parte hartzen duten argazkilarien topagune eta dibulgaziorako plataforma izatea. Aurkeztutako obren sormena eta kalitate estetikoaz gain, haietan islatutako jardueraren balioa ere baloratzen eta saritzen du lehiaketak.

Eskalada: Jolasa ala kirol olinpikoa?

Workshop honetan kirol eskalada zer den eta praktikatzeko dauden azpiegitura eta aholkularitza egokiak ezagutaraziko dira. Honez gain, maila goreneko eskalatzaile gazteak ezagutu eta hauen jarduera egokia izan dadin, lanean dabiltzan profesionalen garrantziaz jabetzea izango da helburua.

Aurkezpena Ioritz Gonzalez-ek egingo du eta aholkularitza profesionalaren garrantziaz hitz egingo du. Ondoren Andoni Ormazabalek lesioen prebentzioaz arituko da. Gianni Faggiana hautatzaileak ere parte hartuko du eta azkenik David Maçiak gazteen entrenamenduaz hitz egingo du. Ondoren, mahai inguru bat egingo da, bertan, Esther Cruz, Joxean Mulas eta hainbat gazte eskalatzaile (Eneko Carretero, Mikel Linacisoro, munduko txapelketan 3.a eta joku olinpikoetarako klasifikatua, eta beste batzuk) izango dira protagonistak, beti ere jendearen parte hartzea bultzatuz.

KONTAKTUA: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. - +34 675 70 56 65 (Ioritz)

Filmagintza muturreko baldintzetan

Canon España eta Bilbao Mendi Film Festivalaren eskutik, aukera izango dugu bideo eta argazki ekipo onenak ezagutzeko eta horiekin lan egiteko, eta, era berean, erabileraren bidez gure beharrizanetara hobekien zein egokitzen den ere ikusi ahal izango dugu. 

Egoera zailtzen denean, garrantzitsua da ingurunea eta baldintzak kontuan hartuta (hotz handia, eguraldi txarra, gehiegizko argitasuna edo hezetasun handia…), horietara hobekien egokitzen diren ekipoak zein diren jakitea eta baloratzea. Mendian, oihanean nahiz basamortuan. Ikastaroa mendiko eta eskalada munduko ikus-entzunezkoen sektoreko bi profesional entzutetsuk emango dute: Daniel Salasek eta Diego Gallegok.

IZEN EMATEKO: www.dokumalia.com

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy