Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Euskal Mendizale Federazioak eta Mendi Filmek sokada indartu dute

Eduardo Martínez (Mendi Film), Ricardo Hernani (EMF-FVM) eta Zigor Egia (EMF-FVM) Bilboko Zabalgune eraikinean bildu dira, Mendi Filmen bulegoan.

Euskal Mendizale Federazioak eta Mendi Film Festival Elkarteak 2022-2024 hitzarmena adostu eta sinatu dute. Sokada berean lankidetzan aritzeko urrats irmoa eman dute hala, bi presidenteek, Zigor Egiak (EMF-FVM) eta Eduardo Martinezek (Mendi Film). 

Egun ia 40.000 bazkide ditu EMF-Euskal Mendizale Federazioak. Federatu horien guztien artean nahiz publiko orokorrarengan ere mendizaletasuna sustatzeko helburuak batzen ditu EMF eta Mendi Film, eta sokada berean jarraitzeko ilusioa aitortu diote elkarri 2024ra bitartean, federazioko agintaldiak iraun bitartean, eta bidenabar, berau sortu zeneko 100. urteurrena bete bitartean.

Komunikazioan egingo du indar berezia EMF-k, Pyrenaica aldizkarian eta bere sareen bidez tarte zabala eskainiz Mendi Filmeko albiste eta gertakizunei. Ekarpen ekonomikoa ere egingo dio Mendi Filmi datozen hiru urteetan, eta materiala ez den babesa ere eskainiko dio, mendiko zine jaialdi hau Euskal Herriko mendizaletasunarentzat interes berezikoa dela aintzat hartuz.

Mendi Filmek, bere 15. edizioko (2022ko abenduak 9-18) Hasiera Ekitaldiko sarreretan kode bidezko deskontua eskainiko die EMF-ko federatuei, eta zuzendaritzak -Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Federazioetako zuzendaritzek bezala-, toki berezia izango du jaialdiko emanaldi eta ekitaldietan. Nazioarteko mendiko zinemagintza onena eta gaur-gaurkoena eskainiko ditu, beste behin, Mendi Filmek Bilbon.

Bi presidenteak, sinadura ekitaldian: Eduardo Martinez (Mendi Film) eta Zigor Egia (EMF-FVM)

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy