Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

MENDI TOUR VITAL 2016-REKIN MENDIKO ZINEMARIK ONENA

Otsailaren 29tik ,martxoaren 4ra bitartean Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikularik onenak eskainiko dira Vitoria-Gasteizen

12 pelikula izango dira guztira, eta berrikuntza gisa aurten saio bikoitza eskainiko da, 18:00etan lehena eta 20:00etan bigarrena

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsaila. Mendi Tour Vital 2016 aurkeztu da gaur goizean. Otsailaren 29an hasi eta martxoaren 4ra arte egingo da Vital Fundazioaren aretoan (Bakea 5, Dendarabako 1.solairuan).

Mendi Tour Vitalean Bilbao Mendi Film Festivaleko onenetakoak izan ziren 12 pelikula eskainiko dira. Eduardo Martinez BMFF-eko Presidentea, Mikel Perez Vital Fundazioko kirol arloko arduraduna, eta Aitor Armiño Estadio Fundazioko ekintzen koordinatzailea / Mikel Urdangarin Estadio Fundazioko Zuzendaria, izan dira aurtengo edizioaren berri eman dutenak.

Aurten hainbat berrikuntza daude. Batetik, hiru egunetik lau izatera pasa da. Gainera, aurreko edizioetako jende emaria handia izan dela kontuan hartuz saio bikoitzean eskainiko dira pelikula guztiak, beraz, 18:00etan eta 20:00etan ikusi ahal izango dira, Vital Fundazioaren Aretoan beti.

Bestetik, sarrerak eskuratu ahal izateko toki berriak ezarri dira. Jada salgai daude ondoko puntuetan: Estadio Fundazioko harreran 9:00etatik 19:00etara, eta Vital Fundazioko egoitzan (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24, Vitoria-Gasteiz) 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Eta sarrerarik geratuko balitz, saio egunetan bertan Vital Fundazioko Aretoko leihatilan bertan eskainiko dira saioak hasi baino  ordubete lehenagotik. Sarrerak 5 euro balioko du saioko, 3 euro Estadio Fundazioko bazkideentzat Estadioan aurretik erosiz gero.

Egitarau osoa:
Otsailak 29 astelehena:


PROHIBIDO ESCALAR: 2015, Espainia, 21 min, JB: ES, Daniel Castillo. 'Prohibido escalar' pelikulak eskalatzaileek euren buruari egin behar dizkioten galdera garrantzitsuenak planteatzen ditu. Espainiako eskaladaren ondarea mantendu ahal izateko gogoetarako, elkarrizketarako eta konpromisorako gonbidapen bat da, geroz eta leku gehiagotan debekatzen ari baita. 

ECLIPSE: 2015, Canada, 31 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Anthony Bonello. Negu gorriko bidaia Svalbard-era, Zirkulu Polar Artikoaren gainetik dagoen uhartedira, eskiatzaile baten argazkia ateratzeko eguzki eklipse baten aurrean. Salomonen eskiatzaile taldeak −besteak beste, Cody Townsend, Chris Rubens eta Brody Leven− Reuben Krabbe argazkilariarekin bidaiatzen du. Abenturak bazter izoztuetara eramango ditu, klimatologiari, aldaketa klimatikoari eta euren anbizioei aurre ematen dioten bitartean, bizitzan behin egin daitekeen argazkia lortzeko.

A LINE ACROSS THE SKY: Eskaladako film onena. 2015, USA, 40 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Josh Lowell. Fitz Roy-ren zeharbidea bilatuenetarikoa da gaur egungo alpinismoan: zazpi gailur eta 4.000 metroko eskalada bertikala dituen bidaia korapilatsua. Nork imajinatu zezakeen hain dibertigarria izan zitekeela? Elkartu zaitez Tommy Caldwell eta Alex Honnold-ekin Urrezko  Pioleta irabaztera eraman zituen bidaia interesgarri - eta batzuetan barregarri- honetan. 


Martxoak 2 asteazkena:
SHOWDOWN AT HORSESHOE HELL: 2015, USA, 20 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Zachary Barr. '24 Hours of Horseshoe Hell' (24 orduz Horseshoe infernuan) eskaladako munduko ekitaldirik basatiena da: eliteko eskalatzaileek eskalada, festa eta garagardo orgiaz beteriko ultramaratoi honetan parte hartzen dute. Dena den, dibertsioa alde batera utzita, lehiaketa hau erreala da: Nik Berry eta Mason Earle-n taldea gai izango al da Alex Honnold handia azpiratzeko?

PANAROMA: 2015, Espainia, 29 min, JB: ES, Jon Herranz eta Gerard Peris. Edu Marín-ek bizitzako proiekturik zailena egingo du: "Panaroma", Alex Huber-ek 2007an irekitako bide ospetsua eskalatu bere 62 urteko aitarekin, Francisco Marín 'Novato'. Aita eta semea Dolomitetako bihotzean barneratuko dira eta euren bizitzaren agintea hartuko dute aurrekaririk gabeko kirol balentria bat lortzeko eta, beraz, eskaladako mito bihurtzeko.

BIZIMINEZ: 2015, Espainia, 44 min, JB: EU, AZP: ES, Pablo Dendaluze. Josu Iztueta eta Antxon Arza, bi adiskide AEBko errepidean “amets txiki bat betetzen”. Errepideko zeharkaldia bera baino garrantzitsuagoa da barne bidaia: oroitzapen eta bizipen eder eta ez hain ederrak, jolasak, eta negarrez eta umorez gaindituko dituzten bidean aurkitutako oztopoak. Bizitzari buruzko gogoeta sakona, bi adiskideren erretratu zintzoa, bizimina transmititzen duen road movie hunkigarria.

Martxoak 3 osteguna:
DOMINICA: 2015, Espainia, 8 min, JB: EU, AZP: ES,  Aitor Gisasola eta Fredi Paia. Dominica eta Eli. Bi emakume, bi belaunaldi, bi istorio eta lanbide bera. Biak dira artzainak. 'Dominica', agerikoa ezkutuko bihurtzen denean, ikusezina hitzen bidez irudikatzen duen film laburra.

HIGH AND MIGHTY: Laburmetraia onena. 2015, USA, 18 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Nick Rosen. Erortzeak lesio larriak eragin ditzakeeneko ‘Highball’ bat eskalatzea ez da jende ahularentzat. Modalitate abangoardista honi zailtasun maila igotzen badiogu, kontrola zeharo galdu daiteke. Ezagutu ezazu Daniel Woods-en borroka epikoa beldurra gainditzeko eta hautatu duen 'Highball'a eskalatzeko: 'The Process'.

JUREK: Mendiko film onena. JB: PO,  AZP: ES+EU, 2015, Polonia, 73 min, Pawel Wysoczanski. Dokumentalak Jurek Kukuzka-ren bizitza erakusten du, bai literalki bai metaforikoki. Oinetako garbitzailea izatetik aberatsa bilakatzera, langile sozialista izatetik hedabideen izarra bihurtzera, dirurik eta baliabiderik gabe igotzen hastetik 'Himalaiako koroa' lortzen lehena izateko lehian egotera.
Martxoak 4 ostirala:
 
PIZTU: Mendi Short irabazlea. 2015, Espainia, 5 min, JB: EUS, AZP: ES, Iñaki Urresti eta Mikel Urresti. Ziurgabetasunean murgiltzen den labirinto batean, eguzkiaren dirdira tarteka baino ikusten ez den toki batean, gure ametsak onartu eta lortzeko ahalegina ez da batere xamurra izango. 
 
BIG MEN: 2015, 18 min, JB: ES+CAT AZP: ES, Jordi Canyigueral. Proiektu bat aurrera eramateko teknika hutsa baino gehiago behar da; hala nola, indarra edota adorea. Ikerrek, Pou anaietako txikienak, gaitasun horiek behar izango ditu 'Big Men'-etariko bat izan nahi badu. Erortzea? Saihestezina. Altxatzea? Beharra!

JEFF LOWE'S METANOIA: Ikuslegoaren saria: 2014, USA, 78 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Jim Aikman. Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du: bere igoera utopikoekin eta kirol honen gailurrean izatearekin hasita, mendiko bakarkako eskalada ausartenak eragin zuen gainbeheratik igaroz, gaur egun pairatzen duen endekapenezko gaixotasunera heldu arte. ‘Metanoia’-k, Jeff-en bide imajinaezin berriak (bakarrik, negu gorrian eta Eiger-eko ipar horman), bere bizitza aldatu zuen eta inoiz bizi izan duen abentura handienerako prestatu zuen.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
                    

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies