Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

BILBAO MENDI FILM FESTIVALEK IZENA-EMATEKO EPEA ZABALDU DU 2016KO EDIZIOAN PARTE HARTU AHAL IZATEKO

Mendiko zinemaren nazioarteko jaialdiak bederatzigarren edizioa izango du aurten, Bilbon, abenduaren 9tik 18ra, eta lanak jasotzeko epea zabalik egongo da irailaren 30era arte

 

Bilbo, martxoak 2016. Bilbao Mendi Film Festivalek, mendi, abentura eta muturreko kirolei buruzko euskal zinemaldiak, bederatzigarren edizioaren barruko sail ofizialean lehiatu ahal izateko izena-emateko epea ireki du. 

Irailaren 30era arte mendiarekin lotura duten ikus-entzunezko lan mota guztiak bidali daitezke Mendi zinemaldira. Kontakizuna mendian garatzea edo edukiak mendiarekin zerikusia izatea da pelikulek bete behar duten baldintza. Gaiak, beraz, askotarikoak izan daitezke: alpinismoa, eskalada, mendiko eta abenturako kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, etabar.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako ekoizpenak baino ezin izango dira aurkeztu lehiaketara. Jaialdiko Hautaketa Batzordeak aztertuko ditu bidalitako lan guztiak. Izena-emateko eta dokumentazioa bidaltzeko egin klik hemen.

Sektorearen erreferente

2008an martxan jarri zenetik (orduan Gasteizen), asko hazi da Bilbao Mendi Film Festival eta nazioarte mailan erreferente bilakatu da mendiari, abentura eta kirolari lotutako zinemaldien barruan. Denbora gutxian garapen ikaragarria izan du eta sektoreak duen elementu erakargarri bihurtu da.

Iaz 8.700 ikusle izan zituen eta 43 pelikula izan ziren lehian. Jaialdiak hainbat izarren bisita izan zuen gainera, besteak beste, Rebecca Martin National Geographiceko Espedizio Kontseiluko zuzendariarena, Zachary Barr Estatu Batuetako abenturazale eta produktorearena, Bernardette MacDonald idazlearena, Adam Ondra, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Mikel Zabalza, Iker eta Eneko Pou edota Alberto Zerain eskalatzaile eta alpinistena; Lara Izagirre zine zuzendariarena edota Eneko Atxa sukaldariarena, besteak beste.

Bilbao Mendi Film Festivaleko 2015eko edizioan ikusi ahal izan ziren lan onenak berriz ere ikusgai daude Mendi Tourreko etapa ezberdinetan, Euskal Herriko hainbat herritan baita Estatu Mailan edota Mexikon ere.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy