Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

9. MENDI FILM FESTIVAL ostiralean hasiko da 10 eguneko zinemaldia Bilbon

Bilbao, 2016ko abenduak 7a. Bilbao Mendi Film Festivalaren bederatzigarren edizioa hastear dago. Hilaren 9tik 18ra, mendia, abentura eta natura zinemagintzako 10 egun izango dira. Sail Ofizialean 43 filma proiektatuko dira, eta haiez gain beste sei filma ere eskainiko dira, Sala BBK-n (Gran Via) eta Golem Alhondegian.

Hasiera Ekitaldia ostiralean, Euskaldunan

Hasiera ekitaldia, berriz, Euskalduna Jauregian egingo da ostiral honetan, 19:30ean hasita. Sail Ofizialeko lehen filma proiektatuko da bertan, The Great Alone, mushing edo zakur leren mundua oinarri duen lana, Europa mailako estreinua. Sarrerak agortu dira jada, indartsu hasiko da Mendifilm.
Filmen proiekzioez gain, egitarauan mahai inguruak, hitzaldiak, erakusketak eta ikastaroak ere badaude. Ikus programazioa.

 

Argazki erakusketa aurkezpena protagonistekin Metro Bilbaon

Ostiral honetan bertan Metro Bilbaon egingo den CVCEPHOTO nazioarteko mendiko argazkilaritza lehiaketako obra finalisten erakusketa aurkeztuko da. Bertan izango dira lehaketako hiru irabazleak: Krystle Wrigth australiarra, Paul Bride kanadarra eta Yhabril bilbotarra, eta baita Jon Herranz getxoztarra ere, lehiaketako aurreko edizioan finalista eta Mendi Filmen aurtengo karteleko irudiaren egilea.
Abandoko Metro geltokiko Renfe Vialia pasabidean egingo da aurkezpena, 11:00etan hasita.
Irudiak hartzeko aukera eskainiko da, eta baita protagonistei elkarrizketak egitekoa ere.
*Aldez aurretik jakinarazi, mesedez, bertaratuko zaretela (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.)

Bina Shah-k ezin du Bilbora etorri

LBina Shah idazle pakistandarra ez da Mendi Film Festivalera etorriko. Abenduaren 11ean, igandez, Sala BBKn, goizeko 11:00etan, Pakistan eta herrialde musulmanetako Emakumeen ahalduntze bideez  hitzaldia eskaintzekoa zen, eta bertan behera utzi behar izan du osasun arrazoiak tarteko. Ezin izango du Bilbora bidaiatzeko sendagiria garaiz jaso. Mendifilmeko egitarauan haren hitzaldia bertan behera utzi behar izan dugu beraz.

Bina Shahren hitzaldiaren segidan proiektatzekoa zen A Girl In The River: the price of forgiveness filmari bere horretan eutsiko diogu, hori bai. Pakistango ‘ohorezko erahiltzeen’ gaia du ardatz, eta testigantza erreal batekin islatzen du Sharmeen Obaid Cinoy-k zuzendutako lan honek. Han eta hemen sari asko jasotako lana da, deigarriena 2016ko laburmetrai dokumentalaren aurtengo Oscar Saria.
Bina Shah-ri lehen bait lehen osatu dadila opa diogu.
Sarrerak eskuratuta dituzuenoi, jakin hala nahi izanez gero saioko ordaina itzuliko zaizuela saio egunean bertan.
Barka endredoak.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
                    

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies