Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Short egile amateurrentzako film laburren lehiaketaren 4. edizioa abian da

Bilbo, 2017ko irailak 1. Bilbao Mendi Film Festivalaren Mendi Short lehiaketaren 4. edizioan izena emateko epea zabalik dago gaurtik.  

Nazioarte mailako lehiaketa hau bideo-sortzaile amateurrentzat da. Mendiarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, mendiko kirolak, abentura, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia… Aurkeztutako lanek 5 minutuko iraupena izango dute gehienez, eta 2017an sortuak behar dute izan.

Azaroaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak.

Mendi Short 2017ko Film Labur Onenari Saria jasoko du irabazleak, eta haren lana Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko (abenduak 8-17) bigarren asteburuan proiektatuko da Sala BBK-n.



MENDI SHORT 2017 ARAUDIA ETA IZEN EMATEA


Mendi Short Palmaresa
1. edizioa (2014): ALPS TRAVELOGUE Bruno López eta Raúl Moreno
2. edizioa (2015): PIZTU Iñaki Urresti eta Mikel Urresti
3. edizioa (2016): ERANTZUN ZUZENA Patxi Razkin 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies