Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiak pandemiaren aurreko indarra berreskuratu du 9.000 ikusleko kopurua gaindituz eta % 74ko okupazioarekin

Bilbo, 2022ko abenduak 20. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 15. edizioa abenduaren 9tik 18ra egin da, eta 9.005 pertsonak hartu zuten parte bertan. Jaialdiak 59 film proiektatu ditu guztira, 14 herrialde ordezkatuz. Mundu mailako 16 estreinaldi izan ditu eta 22 Estatu mailan. 16 sari banatu dira 13 filmen artean, guztira 25.200 euro diru-ordainarekin. Horrez batera, International Alliance for Mountain Film elkargoaren sari nagusia Bilbon eman zaio Michael Dillon zinegile australiarrari.

2021ean jaialdiak % 55eko okupazioa eta 7.500 ikusle izan zituen. Mendifilmetik gogoeta bat partekatu nahi izan genuen gure komunitatearekin eta komunikabideekin, aurreko edizioan programatutako proiekzioen, egoitzen eta ekitaldien kopuruari buruz, pandemiaren aurreko urteetara hurbilduko gintuen okupazio-tasa berreskuratzeko gogoz.

2022an gure deialdi-ahalmena berreskuratzea lortu dugu, % 74ko okupazioarekin (2018 eta 2019koen gainetik) eta 2021ekoa 1.500 ikusletan handituz.

Gainera, Bilbo nazioarteko komunitatearen topagunea izan da mendiko kulturaren inguruan. Horren lekuko dira Euskadiko eta Estatuko ordezkariez batera Frantziatik, Belgikatik, Erresuma Batutik, Esloveniatik, Poloniatik, Australiatik, Ruandatik eta Estatu Batuetatik, etorritako 50 gonbidatu baino gehiago. Zinegileek, ekoizleek, argazkilariek, musikariek eta eliteko kirolariek euren esperientziak partekatu ahal izan dituzte aparteko giro batean, eta 2022ko hau Mendifilmeko ediziorik onenen artean kokatu dute, Bizkaiko hiriburua abenduko lehen hamabostaldiko kanpaleku nagusi bihurtuz.

 

Mendi Tour asistentzia

Jaialdian parte hartu duten 9.000 ikusleei Mendi Tourreko 80 hitzorduetara joan diren 10.050ak gehitu behar zaizkie. 2022an Estatuko 46 herritan egin dira Mendi Tourreko emanaldiak, eta jaialdiko datuak gehituta, 19.000 pertsona baino gehiago bildu dira Mendifilmeko aterkipean.

Urtea agurtzeko garaia da, baina baita 2023ko Mendi Tourraren hasierari begira lan egitekoa ere, urtarrilean abiatuko baita zirkuitua.  Gauzak horrela, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 16. edizioaren datak iragartzeko prest gaude: 2023ko abenduaren 8tik 17ra bitartean egingo da jaialdia datorren urtean.

Ondo egindako lanaren inspirazioak eta energia onak eta ixten ari garen urte honetan Mendi Zale komunitateak emandako babesak gure bidean berretsi gaituzte. Zorionekoak gu, Mendiko kulturaren transmisore izateagatik.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy