Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

BILBAO MENDI FILM FESTIVALERA HURBILDU DIREN 8.700 LAGUNEK MARKAK HAUTSI DITUZTE

·        Festibalera hurbildutako lagun kopurua %18 hazi da 2014. urtearekin konparatuta eta ia bikoiztu da 2012an Bilbora heldu zenetik. 

·        Proiektatutako 31 saioetatik, 14k “Sarrerak agortu dira” afixa eseki dute. Hurbildutako lagun kopuruak marka guztiak hautsi ditu, %70 gainditzen baitu.

·        “Munduan den mendiko zinema jaialdirik onenetariko bat”, Zachary Barren esanetan (Sender Films).

 

Bilbo, 2015ko abendua. Datuek egiaztatzen dute, Bilbao Mendi Film Festival urtero hazten da bere jarraitzaileei esker. Hamar egunetan zehar Bilbon jendea gainezka dago, gozatu nahi dutelako festibal batekin non mendia, natura, abentura eta kultura bateratzen diren.

  

Guztira, 8.710 pertsona hurbildu dira abenduko 11tik 20ra eskainitako 30 bat saioetara, bai film proiekzioetara bai hitzaldietara. Hortaz, esan dezakegu Bilbao Mendi Film Festivalek bere lehen “zortzimila” igo duela. “Errekor hutsa eta oso zenbaki berezia guretzat”, esan du Jabier Baraiazarrak, festibaleko zuzendariak, alpinismoko erronka handi batekin konparatu duen bitartean. Bilbao Mendi Film Festival, beraz, hiriburura bisitariak erakartzeko ekitaldi eragileetariko batean bihurtu da.

 

Mendi Film Festivalek,  Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlartiza, Kutxabank eta Ternuagatik babestua,  errekor historikoa lortu du, bertaratu diren lagun kopurua %18 hazi baita pasa den urtearekin konparatuta (7.371 pertsona) eta ia bikoiztu du zenbaki hori 2012ko edizioarekin konparatuz gero (4.772 pertsona). Hori izan zen Bilbon ospatutako lehen edizioa.

 

Eskaini diren 31 zinema saioetatik, 14k “Sarrerak agortu dira” afixa eseki dute; BBK aretoan, Golem zinemetan eta Euskalduna jauregian, hor ospatu baitzen inaugurazio ekitaldia. Proiekzioetako okupazioaren bataz bestekoak %70 gainditu du, Mendi Film Festivalak inoiz izan duen daturik onena.

 

Erreferentea nazioarte mailan

Jarraitzaile askorentzat, “Mendi” data oso garrantzitsu bat bilakatzen ari da eta ez dute inola ere huts egin nahi. Gauza bera gertatzen da jaialdira hurbiltzen diren profesionalekin. 2015ean 60 gonbidatu izan dira gure artean, herrialde desberdinetakoak denak, eta gure festibala “munduko onenetarikoa da eta Banff Kanadako festibalarekin (mundu mailan erreferente nagusienarekin) konparatu daiteke”, Zachary Barrek, Sender Filmseko ekoizleak, aitortu zuen bezala. Sender Films ekoizpen etxea eskalada zinemari dagokionez munduko nagusienetariko bat da.

 

Saria 2015 eta 2016ko datak

BMFF 2015eko irabazlea “Unbranded” filma izan zen, urrezko eguzkilorearekin saritua. Hauxe da gainontzeko irabazleen zerrenda: “Urzulo” Euskarazko Film Onena, “High and mighty” Film Labur Onena, “Sunakali” Kultura eta Naturari buruzko Film Onena,  “Jurek” Alpinismoko Film Onena, Eliza Kubarska Zuzendari Onena, “A line across the sky” Eskaladako Film Onena, “Reach your limits” Kirol eta Abenturazko Film Onena, “Snowman” Gidoi Onena, “Meru” Argazkilaritza Onena, “Suspentes et cordes de violon au Pakistan” Epaimahaiaren Saria eta “Jeff Lowe´s Metanoia” Ikuslegoaren Saria.

 

Zortzigarren edizioa bukatuta, baditugu 2016ko Bilbao Mendi Film Festivalaren datak: abenduaren 9tik 18ra bitartean ospatuko da eta errekorrak hausten jarraitzea espero dugu.

 

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
                    

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies