Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Vitoria-Gasteiz MT: 11 film 4 egunetan

Eduardo Martinez eta Josune Albizu

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailak 21. Mendi Tour Vitalaren bosgarren edizioa  aurkeztu da gaur goizean. Otsailaren 27an hasi eta martxoaren 3ra arte egingo da Vital Fundazioaren aretoan (Bakea 5, Dendarabako 1.solairuan).

 


Mendi Tour Vital-ean 11 film eskainiko dira, Bilbao Mendi Film Festivaleko bederatzigarren edizioko onenetakoak. Eduardo Martinez BMFF-eko Presidentea, eta Josune Albizu Vital Fundazioaren Zuzendaria, izan dira aurtengo edizioaren berri eman dutenak.

Aurreko edizioetako jende emaria handia izan dela kontuan hartuz saio bikoitzean eskainiko dira pelikula guztiak, beraz, 18:00etan eta 20:00etan ikusi ahal izango dira, Vital Fundazioaren Aretoan beti.

Sarrerak jada eskuragarri daude ondoko puntuetan: Estadio Fundazioko harreran 9:00etatik 19:00etara; eta Vital Fundazioko egoitzan (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24, Vitoria-Gasteiz) 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara hilak 23 ostegunera arte; 8:30etik 14:00etara hilak 24 ostiralean; eta datorren asteko saio egunetan, Estadion 16.00ak arte eta Vital Fundazioko egoitzan 14:00ak arte. Eta sarrerarik geratuko balitz, saio egunetan bertan Vital Fundazioko Aretoko leihatilan bertan eskainiko dira proiekzioak hasi baino  ordubete lehenagotik. Sarrerak 5 euro balioko du saioko, 3 euro Estadio Fundazioko bazkideentzat Estadion aurretik erosiz gero.

Mendi Tour Vitoria-Gasteiz 2017

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies