Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tour 2017: 10.000 ikusletik gora

2017ko Mendi Tourrak eman du berea. Asko eman ere!

10.000 ikuslek baino gehiagok babestu duzue Mendi Film Festivaleko ale onenak biltzen dituen zine eskaintza hau. Mendiko zinemagintza bogan dago, indarrean da, eta urte osoko eskaintza honek izan duen emaitza da horren eredu.

Iazko Mendi Film Festivalean saritutako edota txalotuenak izan ziren 26 filmekin osatutako menuak urte osora zabaldu du mendiko zinemagintza onenaz eta gaur gaurkoenaz gozatzeko aukera. 37 Mendi Tour orotara, Gipuzkoan (14), Bizkaian (10), Nafarroan (2), Cantabrian (2), Araban, Katalunian, Valentzian, Madrilen, Burgosen, Frantziako Pirinio Garaian, eta Mexicoko 3 hiritan ere izan ditu geltokiak Mendi Tourrak.

Haietan guztietan bildu zaretenoi, ESKERRIK ASKO! Gracias! Gràcies! Merci! Thank you!

Zangoza, Igorre, Canet d'en Berenguer, Altitoy, Vitoria-Gasteiz, Eibar, Eskoriatza, Santutxu, Vielha, Tolosa, Zaldibar, Camargo, Antzuola, Arratzu, Arrasate, Hondarribia, Leioa, Orona (Hernani), Iruña, Zarautz, Bergara, Azpeitia, Donostia, Mundaka, Amorebieta-Etxano, Burgos, Madril, Sopela, Urnieta, Mexico, Markina-Xemein, Elgoibar, Zumarraga, Liédena-Picos de Europa-Potes, eta Basauri.
 
Abenduaren 8tik 17ra Mendi Film Festivalaren 10. edizioak hartuko du orain lekukoa, Sail Ofizialean 51 filma aurkeztuz.
Handik sortuko da 2018ko Mendi Tourra.
Informatu nahi?
Jar zaitez harremanetan: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2018 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies