Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

IGANDE ETA ASTELEHENEKO AGENDAK

SALA BBK

Igandean, abenduak 10, 11:00etan:

Voies Fémenines: Emakumeen bideak izeneko lan honek eskalada mundua esploratzen du, emakumeen begietatik. Hiru dira protagonista nagusiak: Marion Poitevin, Liv Sansoz eta Martina Cufar-Potard. Haien eskutik jakingo dugu zerk batzen dituen, eta, aldi berean, zerk bereizten dituen bizitzan barnako bideetan, baina batez ere emakumeek duten indar eta ahalmen izugarria deskubrituko dugu. Sandra Ducasse zuzendariak bere lanaz hitz egingo du.

PANEL TALK - MOUNTAIN STORYTELLERS: Luisa Alonso-Cires, Bernadette McDonald, Katie Ives, Catherine Destivelle eta Lara Izagirre mintzatuko dira. Azken 10 urteotan emakumeek leku nabarmenagoa hartu dute mendian, bai ingurune naturalean bertan bai mendiko jarduera eta bizipen horien berri emateko erabiltzen diren komunikazio-kanaletan. Bernadette McDonald, Catherine Destivelle, Katie Ives, Luisa Alonso Cires eta Lara Izagirre luze-zabal ariko zaizkigu mendiko zinema, literatura eta kazetaritzaren nondik norakoei buruz. Eskarmentu eta ezaguera handiko emakumeak dira guztiak eremu horietan, partekatzeko bizipen asko eta handiekin. 

15:30ean ondorego lanak eskainiko dira:

Adaptation - Bangladesh, Sea Level Rise: Jendea klima aldaketaren aurrean nola ari den egokitzen eta berrikuntzak egiten erakusten du serie honek lehen aldiz, benetako hainbat adibideren bitartez. Adaptation Bangladesh lehen kapitulu honek nekazariak nola ari diren aurre egiten itsas mailaren gorakadari aztertzen du, ur gaineko lorategi organikoen eta bestelako azpiegitura flotagarrien bidez. Azken batean, gure oinordetzaren zantzuak dira egokitze-teknika hauek. Lurra planeta aldakor honetan nola bizirauten dugun eta egiten dugun aurrera erakusten duten zantzuak, alegia. Alizé Carrère, protagonista, bertaratuko da.

Magnetic Mountains: Film dokumental independientea da, gizon arrunt baten bizipenen kontakizuna. Alpeetako ipar aurpegi batean erorikoa izan ondoren, oreka lortu nahi du gizonak, ahalegin betean. Alpinismo munduko izen esanguratsuenetako batzuen eskutik, psikologian arakatuko du, zergatik hartzen diren mendian halako arriskuak, galdera nagusi bati erantzuna topatu nahirik: Egiaz merezi al du? Menna Pritchard ezagutzeko aukera izango dugu.

17:15ean:

Into Twin Galaxies - A Greenland Epic: Sarah McNair-Landry, Erik Boomer eta Ben Stookesberry National Geographiceko urteko abenturazaleek 1.000 kilometrotik gora egingo dituzte ekipamendua eta kayakak garraiatzen. Eskiatzen eta kometen laguntzarekin Groenlandiako glaziarrak eta artesiak zeharkatuko dituzte. Bada, lehenak izan nahi dute Artikoko ibai bat jaisten, baina Google Earthen ikusitakoa informazio bakarra delarik. Jochen Schmoll, zuzendaria etorriko zaigu.

MENDI TALK. CATHERINE DESTIVELLE - From Bouldering to High Mountains Ascent. Catherine Destivelleri ez zitzaion burutik pasa ere egingo noraino iritsiko zen, haurra zela, gurasoek Fontainebleaura jolasera eramaten zutenean eta hango blokeetan lehen eskalada urratsak ematen hasi zenean. 16 urterako Verdonen zebilen eskalatzen. 1985ean Bardonechiako lehen eskalada txapelketan lortutako garaipenak profesional mundurako ateak zabaldu zizkion. Zailtasun maila gorenak jo ondoren, alpinismora egin zuen jauzi. Trangoko Dorrea, Alpeetako ipar horma mitikoetan bakarka eta neguan eginiko eskaladak, Shisha Pangmako igoera… horiek izan ziren mugarrietako batzuk bere ibilbidean, eta Himalaiako horma handienetan ahalegin ausartak etorri ziren gero.

Eta eguna bukatzeko, 19:30ean:

Hansjörg Auer - No Turning Back: Ez dago bakarrik egotea bezalakorik, nor zaren ulertzeko eta bizitzan garrantzitsua zer den jabetzeko. Gutxi izango dira bakarkako eskalada Hansjörg Auerrek besteko kemenez esploratu dutenak. Austriarrak “Il Pesce” bidean egindako balentria mugarri bihurtu da alpinismo mota honen historian. “Jarduera hauetan zailena ez da igoera bera, etxera itzultzea baizik”, dio Hansjörgek. Izan ere, bakardadeak biluzten zaituenean ulertzen duzu zeinen garrantzitsua den inguruko pertsonekin duzun harremana.

Bonington: Mountaineer: Gizon handi bat, Sir Chris Bonington, da film honen protagonista. Haren ametsetako bidaia intimo honen muinean adiskidetasunezko, maitasunezko eta arriskuko istorioak ageri dira, baita galera suntsigarriak ere. Berezkoa duen esploratzaile sena eta grina islatzen dira haren ibilbide osoan eta eskalada bakoitzean. Eiger Iparreko lehen igoera britaniarra, Mont Blancen, Annapurna 2n, Nuptsen eta Paineko Erdiko Dorrean zabaldutako bide berriak, eta hainbat mugarri historiko, bestek beste, Annapurnako hego aurpegian, Everest hego-mendebaldean eta Ogro itzelean lortutakoak.

Astelehena, abenduak 11, 17:30ean

The Time Within: Tokio zaratatsuan elurra mara-mara erortzen hasten den bitartean, erlojugileak xehetasun eta kontu handiz taxutzen du bere maisulana. Erlojuan zehaztasuna dago, eta xehetasun nimiñoenetan dago misterioa. Maisuak badaki sinkronia perfektu eta ederreko segundo bakar batean bizi dela eternitatea, mendea eta segundoa gurutzatzen diren lekuan. Joaquín Gómez, musikagilea, bertaratuko da.

Dirtbag, The Legend of Fred Beckey: Fred Beckey ohiko “Dirtbag” eskalatzaile estatubatuar horietakoa da. Misterioa, miresmena eta kritika oroitarazten ditu ezizen horrek 1940ko hamarkadaz geroztik. Mendirako eta eskaladarako grina itsuak bultzatuta, bizimodu bakartia eraman du Bequeyk. Hori dela eta, gutxietsitako hainbat eskalada-lagun eta maitale galdu utzi ditu bidean, bere urratsen iraganean. Zuzendaria den Dave O’Leske eta ekoizlea den Jason Reid bertan izango ditugu.

19:30ean

Heinz Zak: Heinz Zak argazkilari tiroldarra eskalada askearen kronikari garrantzitsuena da. Era askean aritzen diren munduko eskalatzaile onenak erretratatu ditu behin eta berriro, eta haien balentrien lekukotza utzi digu. Alex Huber, esaterako, haren argazkiei esker egin zen ezagun mundu zabalean, eta Adam Ondra bera ere, biderik esanguratsuenetako batzuetan betikotu du Zakek. Huber eta Ondraz gain, beste eskalatzaile asko mintzo dira film honetan, haien esperientzien berri emanez.

MENDI TALK. LYNN HILL - Climbing Free. Lynn Hill harkaitzeko eskalatzaile arrakastatsuenetakoa da munduan. 1975ean hasi zen eskalatzen, eta “Harkaitzeko maisuak” ezizenez ezagunak egin ziren eskalatzaile aitzindarien belaunaldiko kide izan zen. Climbing Free Lynn-en ibilbidearen lekukotza da. Pertsona gisa eta emakume gisa zer bilakaera izan duen azaltzen da, normalean gizonezkoak nagusi izan diren mundu batean, eta bere esperientziak eta igoerak jasotzen dira, horietako batzuk munduko eskalatzaile handienekin. Mundu zabaleko horma eta harkaitz askotara bidaiatu ondoren, Lynnek ikuspegi paregabea du eskaladak mundu osoan izan duen bilakaerari buruz.

GOLEM
  • Astelehena, abenduak 11, 18:00etan
  • Safety Third
  • Life in Four Elements
  • 20:00etan:
  • Kilian
  • The Last Honey Hunter
  • Into Twin Galaxies - A Greenland Epic
  • PROTAGONISTEKIN MEET & GREET

Lekua: Aterpe Gela, Zabalgune Eraikina

  • Astelehena, abenduak 11
  • 11:00etan. Joaquin Gomez (The time Within)
  • 11:30ean. Dave O'Leske, Jason Reid (Dirtbag - The Legend of Fred Beckey)
  • *Hizkuntza: gaztelania eta ingelesa
  • ERAKUSKETAK

Sala Rekalde. Dronegrafías - Santi Yaniz

Sala BBK. CVCEPhoto - Mendiko argazki lehiaketako 3. edizioa

Metro Bilbao. CVCEPhoto - Mendiko argazki lehiaketako 3. edizioa

Edificio Ensanche. Montañas de risa - SUA Argitaletxea

Euskal Museoa. Mendia, lirain zapietan

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies