Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

National Geographic Young Explorers

Lekua: Deustuko Unibertsitatea
Eguna: Asteazkena, abenduak 13, 10:00-11:30

National Geographic Societyk explorazioa du jomuga, geure planetari buruz daukagun ezagutza, eta hura ulertzeko dugun modua, aberastea. Etorkizun emankorragoa eta jasangarriagoa lortzera bidean nazioarteko eragileak sendotzea da erronka.

National Geographic Society Young Explorer Grants bezala ezagutu dugunak –egun Early Carreer Grant-, urtero tailerrak eta ekitaldiak antolatzen ditu etorkizuneko Gazte Esploratzaileentzat. Edonolako ikasleek beka honi buruzko argibideak jaso ditzaten, Young Explorer izandako gazteak izan ohi dira tailer eta ekitaldi horien arduradun. Ikasle horiek dituzten ikerketentzat eta proiektuentzat babesak nola nola lortu erakusten diete.
Bilbao Mendi Film Festivalaren eskutik dator orain, aurkezpen horietako bat. Esperientzia handiko hiru Young Explorerrek beren proiektuak eta etorkizuneko planak aurkeztuko dituzte. Zientziaren komunikazioa eta jendarteratzera bideratu dituzte beren ikasketak. Mahai inguru bat ere egingo dute, eta bertaratzen direnekin solasaldi tartea ere zabalduko dute, proiektu berriak elkarbanatu eta aurkezpen onak sortzeko aholkuak eskainiz.

ANTOLATZAILEAK
National Geographic Society
Bilbao Mendi Film Festival
Universidad de Deusto

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies