Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

11. BMFF edizioko filmen izen ematea zabalik

Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioa abenduaren 7tik 16ra egingo da eta zabaldu du jada filmak aurkezteko izen emate epea, irailaren 15era arte. 

Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia… 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan. 

Sail Ofizialeko sari guztiek izango dute “Eguzkilore” garaikurraz batera diru-ordaina, eta guztira 23.000€ banatuko dira.

  • Sari Nagusia, Film Onena: “Eguzkilorea” eta  6.000 euro
  • Zuzendari Onena: “Eguzkilorea” eta 3.000 euro
  • Argazkilaritza Onena: “Eguzkilorea” eta 2.000 euro
  • Gidoi Onena: “Eguzkilorea” eta 2.000 euro
  • Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilorea” eta 2.000 euro
  • Mendiko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Eskaladako Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Kirol eta Abenturazko Film Onena:“Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Mendi-kulturari eta Naturari Buruzko Film Onena:“Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Euskarazko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.000 euro
  • Film Labur Onena: “Eguzkilorea” eta 1.000 euro
  • Ikusleen saria: “Eguzkilorea”

 

BMFF web ofizialean www.mendifilmfestival.com daude xehetasunak, ARAUDIA-IZEN EMATEA atalean.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies