Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Film Festival eta Skimetraje elkarlanean hasi dira sortzaile eta zuzendari berrien talentuari bide emateko

Bilbo-Pamplona/Iruña. Mendi Film Festival eta Skimetraje Play Pyrenees Piriniotako eski eta snow jaialdia elkarlanean hasita gaudela iragartzen dugu ohar honen bidez. Ospatzekoa den uztartzea da, mendiko kulturaren aldeko eginahalean eta lanean indartzen gaituena. Alde biek orain arte osatutako ibilbidea dugu berme: Skimetrajek 7. edizioa beteko du aurten (azaroak 14-17) eta Bilbao Mendi Film Festivalek 11.a (abenduak 7-16).

Elkarlan honetaz baliatuz mendiko zinemagintzaren inguruan ari diren sortzaile eta zuzendari berri eta gazteek plaza egokia izango dute beren lanak erakusteko, ikasten jarraitzeko, promozionatzeko eta mendiko zinemagintzaren, eta bereziki eskia eta snow munduaren, industriako eragile desberdinekin bilguneak bideratzeko. Haien jarduera ikustarazteko xedez tinko jarraituko dugu lanean bai Mendi Film Festivalek eta baita Skimetrajek ere, mendiaren inguruko zinemagileen komunitatea indartu dadin.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2018 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies