Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Agortu dira sarrerak 12. edizioko 2. pack eskaintzan

Harrera itzela izaten ari da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 12. edizioko sarrera salmenta aurreratua. Bigarren eskaintza faseko pack guztiak agortu egin dira aitaren batean, epea amaitu baino 10 egun lehenago (irailak 16-urriak 16). Lehen eskaintza fasean ere halantxe gertatu zen; MendiZale komunitateko kideentzat eskaintza esklusiboa izan zen hura, eta 24 orduko epean agortu zen guztia.

Hirugarren eta azken eskaintza fasea urriaren 17an aktibatuko da, eta azaroaren 11ean itxiko da. Fase hauetan sarrera packak eskuratzea, sarrera horiek banaka eta jaialdiko saio egunetan erostea baino dezentez merkeago ateratzen da. 

Orain eskuratu daitezkeen sarrerak, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 12. edizioko Hasiera Ekitaldikoak dira. 2019ko abenduaren 6an ospatuko da, Euskalduna Jauregian, ohi denez. Iaz 1700 ikuslek gozatu zuten ekitaldiaz, auditorium nagusia magiaz betez The Dawn Wall filmaren estreinuarekin.

EROSI Hasiera Ekitaldiko sarrerak

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies