Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Elixabete Arrillaga

‘Dominica’ laburmetraiaren protagonista

Zarautzen jaioa, administratibo ikasketakegin zituen eta ‘Refractarios Arrillaga’ bulegoko lanak egiten aritu zen. 1980an ezkondu eta Itziarko baserri batera joan zen  bizitzera, bulegoa utziz eta baserriko lanetan sartuz. 1985an, alargundu ondoren, Aizarnazabalen alokatu zuen baserri bat, eta bere alaba txikiarekin batera, 200 ardiko artalde bat eramaten hasi zen. 1986tik 1990era ELE, Gipuzkoako Artzai Elkarteko presidentea izan zen, baita batzorde kide zenbait erakundetan: Artzai Gazta Elkartean, EHNE sindikatuan, Urkome Mendi Nekazaritzako Elkartean... 1992an berriro ezkondu, eta Mikel Etxezarreta bere bigarren senarrarekin, mendiko artzaintzan sartu zen, Urbian. Orain  Olaberriko Aizpea gaztandegian pasatzen dute negua azarotik maiatzera, eta uda, Urbian maiatzetik azarora.

Metraje laburreko ‘Dominica’ lana BBK Salan aurkeztuko da, abenduaren 17an, 17:00etan. 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2018 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies