Egitaraua
Week 48 |
Saturday. 04 Abendua, 2021 | |
11:00 |
CVCEPHOTO CONTESTRAFA ELORZA / JAN ZAHULA + SANDI BERTONCELJ + JOSÉ ALLENDE + JAVIER URBÓN Larunbata abenduak 4 – 11:00 Itsasmuseum Sarrera doan web bidez izen-emanda. Aforoa bete arte. CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 7. edizioan saritutako 20 lan onenak Bilboko Metroko geltokietan eta Itsasmuseum-en egongo dira ikusgai aurten. Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen erakusketa da, eta tartean dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 14. edizioko irudi izateko hautatu zen ‘The Edge of Guillotine’ lana, Jan Zahula argazkilari txekiarrarena, edota 2021eko CVCEPHOTOko irabazle nagusia, ‘The X’, Marcin Ciepielewski poloniarrarena. Irudi liluragarriek mendiko arnasa eta akzioa ekarriko dute berriro ere Bilboko Metrora eta, Itsasmuseumen estreinakoz, Bilboko kresalarekin eta itsaso usainarekin bat egingo dute. |
Sunday. 05 Abendua, 2021 | |
11:00 |
PASIOA Vs ALGORITMOA. Jaume RipollJAUME RIPOLL Igandea abenduak 5 – 11:00 Itsasmuseum Sarrera doan web bidez izen-emanda. Aforoa bete arte. 2008ko krisia lehertu aurretik jaio zen FILMIN, plataformen arteko gerra sortzen ari zenean, bai behintzat Espainian. Eta gainera era autonomoan egin zuen, bere plataforma sortuz. Geroztik ahoz ahoko promozioaren bidez urratu du bidea, eta erabiltzailearen esperientzian arreta handia jarri du beti, konpetentziak egin ez duen bezala. Zinemaren arte zaharrari eta Filmin plataformaren “programazioari” zor zaion maitasunaren kontra ezin izan dute ezer egin beren “algoritmoa” Coca Colaren formula bailitzan gorde dutenek. Bilduma bereziak, publikoaren eskakizunei aurre hartuz erakutsitako ekimena, eta erabiltzailearekiko arreta dira gakoak. Izan ere, erabiltzaileei komunitate bateko kide direla sentiarazten die FILMINek, kontsumo masiboa lehenesten duten beste plataforma batzuen aldean. Zinemaldiekin elkarlanean aritzen da FILMIN, eta bateren bat sortu ere egin du. Merkatuarekin tratu fina du, eta orain bere produktu propioen ekoizle ere bada. Horrela iritsi da FILMIN gaur egun duen tokira. |
18:00 |
CIAK, SI SCALA!ROBERTO MANTOVANI / MARCO RIBETTI / JABIER BARAIAZARRA Igandea abenduak 5 – 18:00 Sala BBK Mendi Zinemaren historia luzea marrazten duen liburua, Roberto Mantovani kazetari italiarrak idatzia, historia horretako atalik esanguratsuenak ardatz hartuta eta begirada Alpeetatik harago ere zabalduz – genero honen sorlekua –, munduko mendiak aintzat hartzeko: ekialdeko Europatik hasi eta Ameriketaraino, Errusiatik Australiaraino. Italiako Alpino Klubak argitaratua, IAMF eta Turingo Nazionale della Montagna museoekin batera, Mantovaniren liburua genero zinematografiko honen historiari buruzko lehen argitalpena da. |
20:00 |
WOP - MENDI FILM SARIA. SEBASTIÁN ÁLVAROSEBASTIÁN ÁLVARO Igandea abenduak 5 – 20:00 Euskalduna Alpinismoaren balio sozialen defentsan eta transmisioan eginiko lanaren aitortza eta saria da. Kazetaria, errealizadorea eta alpinista, Sebastián Álvaro 'Al Filo de lo Imposible' telebista saio ezagunaren sortzaile eta zuzendaria da. Dokumental sail horrek abenturaren eta alpinismoaren ikuskera aldatu zuen Espainian. 200 espedizio eta 300 dokumental baino gehiago bere bizkarrean, munduko leku muturrekoenetara gehien bidaiatu duen pertsonetako bat da. Ia 20 libururen egilea, azken 40 urteetan zehar, 'Sebas' izan da, eta da, alpinismoari lotutako balioen dibulgatzaile nagusietako bat, alpinismoa bizi-eskola gisa ulertuta. WOP Saria-BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: |