Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tour Iruña-Pamplona 2016

Mendi Tour Iruña

Anaitasuna klubak 37.ez antolatu du Iruñan bere Mendi Astea, urriaren 4tik 7ra. Bilbao Mendi Film Festivalak Mendi Tourraren bidez lau pelikula eskainiko ditu, haren iazko edizioan saria jasotako ‘A line across the sky’, ‘Jurek’ eta ‘Jeff Lowe’s Metanoia’, eta ‘Panaroma’.  Lehen biak urriaren 6an, eta bi azkenak urriaren 7an, Iruñako Planetarioan. Egun bakoitzeko sarrerak, 5 euroan, klubeko harreran (19:00-22:00) eskuratu daitezke aurretiaz, edo saioetako egunetan Planetarioko leihatilan bertan saio hasiera (19:30) baino ordubete lehenago.

 

Mendia eta natura maite eta bizi dituztenei bezala, publiko orokorrari zuzendutako mendia eta abentura gaien zine eskaintza da Mendi Tourra, Festivalaren azken edizioko pelikula onenak biltzen dituena.
 
Anaitasunak urriaren 4an, asteartea, Alex Txikonekin zabalduko du Mendi Astea. Nanga Parbateko neguko lehen igoeraren berri emango du lemoarrak, Aldi Sadpara eta Simone Mororekin batera aurten, otsailean, lortu zuen balentria.
Urriaren 5a, asteazkena, berriz, Mari Abrego, Josema Casimiro eta Gregorio Ariz omentzeko baliatuko du saioa Anaitasunak. 30 urte dira aurten, 1986ko ekainaren 23an K2 eta Chogolisa menditzarretan gailurra egin zutenetik, Abrego-Casimiro sokadak K2an eta Arizek Ramon Portillarekin batera Chogolisan. Jendaurrean kontatuko dituzte hiru nafarrek beren oroitzak Planetarioan.
Azkenik, Anaitasunak bere 36. Mendiko Argazkigintza Lehiaketako sari banaketa egingo du urriaren 7an, Mendi Tourreko pelikulen aurretik.

Mendi Tour pelikulen programazioa:

Urriak 6 osteguna (19:30)

A LINE ACROSS THE SKY
AEB, 40'
BMFF'15 Eskaladako Film Onena
J.B. En / AZP: Eu-Es
Fitz Roy-ko zeharkaldi osoa gaur egungo alpinismoaren erronka handienetako bat da: 4.000 metroko eskalada bertikala metatuz zazpi gailur gainditzea bidaia korapilatsua da. Nork imajina zezakeen hain dibertigarria izan zitekeenik? Batu zaitez Tommy Caldwell eta Alex Honnold-en sokadara, Urrezko  Pioletaren saria jaso zuen bidaia interesgarri - eta batzuetan barregarri- honetan. 
 
JUREK
POL, 73’
BMFF’15 Alpinismoko Film Onena
J.B. Pol / AZP: Es-Es
Pawel Wysoczański-ren dokumentalak Jurek Kukuzka-ren bizitza erakusten du, bai literalki bai metaforikoki. Oinetako garbitzailea izatetik aberatsa bilakatzera, langile sozialista izatetik hedabideen izarra bihurtzera, dirurik ezta baliabiderik gabe igotzen hastetik 'Himalaiako koroa' lortzen lehena izateko lehian egotera.
 
Urriak 7 ostirala (19:30)
 
PANAROMA
ESP, 28’
J.B. Es / AZP: En
Edu Marín-ek bizitzako proiekturik zailena egingo du: "Panaroma", Alex Huber-ek 2007an irekitako bide ospetsua eskalatu bere 62 urteko aitarekin, Francisco Marín 'Novato'. Aita eta semea Dolomitetako bihotzean barneratuko dira eta euren bizitzaren agintea hartuko dute aurrekaririk gabeko kirol balentria bat lortzeko eta, beraz, eskaladako mito bihurtzeko.
 
JEFF LOWE’S METANOIA
AEB, 78’
BMFF’15 Publikoaren Saria
J.B. En / AZP: Eu-Es
Jim Aikman-ek Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du: bere igoera utopikoekin eta kirol honen gailurrean egotetik hasi, mendiko bakarkako eskalada ausartena bideratu zuen gainbeheratik igaroz, eta gaur egun pairatzen duen endekapenezko gaixotasunera heldu arte. Metanoiak, Jeff-en bide imajinaezin berriak (bakarka, negu gorrian eta Eiger-eko ipar horman), bere bizitza aldatu zuen eta inoiz bizi izan duen abentura handienerako prestatu zuen.

Udazkeneko Mendi Tourren egitaraua:
Iruña: Urriak 4,5, 6 eta 7
Madril: Urriak 19 eta 20
Sopela: Urriak 21
Elgoibar: Azaroak 2
Zumarraga: Azaroak 18
Basauri: Azaroak 22

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy