Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

'Dirtbag: The Legend of Fred Beckey' Mendi Tour ZANGOZA-SANGÜESA 2018

Bilbo, 2018ko urtarrilak 23. Mendi Tourra, Bilbao Mendi Film Festivaleko filma onenak erakusten dituen mostra, Zangozan izango da datorren ostiralean, hilak 26, Karmengo Entzutegian, 20:00etan hasita (sarrera 3€). Hilaren 12an eskaini zen lehen saio arrakastatsuari lekukoa hartuko diete bi filmek: Dirtbag: The Legend of Fred Beckey eta The Time Within. Mendi Jardunaldiak antolatu ditu beste behin Zangozako Udalaren Kirol Patronatuak, eta haien baitan eskainiko dira aipatu proiekzioak.

Dirtbag: The Legend of Fred Beckey Bilbao Mendi Film Festivaleko 10. edizioko Sari Nagusia jaso zuen lana da, eta baita Ikuslegoaren Saria jaso zuena ere. Filma bikaina da, Fred Beckey-ri (1923-2017) aitortza egiten diona, Estatu Batuetako eta aldi berean munduko erreferentzia nagusietako bat eskalatzaile gisan. Filma hau pantaila handian ikusi ahal izatea sekulako aukera da, aurten Mendi Tourrak soilik eskainiko duena. Zuzendaria Dave O'Leske eta ekoizlea Jason Reid, Bilbon bertan izan ziren joan zen abenduan filma aurkeztu eta promozionatzen, eta publikoa haien lanarekin bezala, eurak ere txoratzen geratu ziren bertan bizitakoarekin.

The Time Within, Ben Sturgulewski zuzendariaren laburmetraia da, bi ardatzen inguruan, elurra eta eskia, sortutako arte lana. Joaquín Gómez da soinu bandaren egilea, eta hura ere Bilbon izan zen bere lanaren berri ematen.

Mendi Tour 2018

Bilbao Mendi Film Festivaleko lan onenak urte osoan zehar ikusteko aukera ematen duen mostra da Mendi Tourra, nazioarteko mendi zinemagintzarik onenaz eta gaur-gaurkoenaz gozatzeko aukera aparta. 2017an 40 hiri edo herritan aurkeztu ziren filmak, Euskadi eta Nafarroaz batera, Pirinioetan (Luz Saint Sauveur eta Vielha), Kantabria, Burgos, Madrid, Valentzia, eta baita Mexikon ere. Guztira 10.000 ikusletik gora izan ziren iaz Mendi Tour eskaintzaz gozatu zutenak. Joan zen urteko abenduan Bilbon egin zen Mendi Film Festivaleko lan sarituen maila bikaina da, beraz 2018ko Mendi Tourrak osagarri ezinhobeak ditu mendiko zinema onena, akzioa, abentura eta natura gaiez josia, ikusi eta gozatzeko irrikaz dagoen oro asebetetzeko.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy