Hautatu hizkuntza
| Week 50 |
| Astelehena. 08 Abendua, 2025 | ||
| 12:00 |
Euskalduna Bilbao 8 dic 12:00 ALDABIDE, ALONE ACROSS GOLA, OUT OF THE BLUE, ETERNAL SOLOALDABIDE2025, Espainia, 12min Zuzendaria: Jon Mendizabal Roa NAZIOARTEKO ESTREINALDIA Oskar Etxebarria (ADES) eta Carlos Arranz (Takomano) espeleologoak Itxina mendigunearen barrunbeetan murgilduko dira, Gorbeiako bihotzean. Lurrazpian ezkutaturiko mundu bat da, barrutik hutsa, eta sarbidea ur putzu estu batean duena. Zerk erakartzen ditu haitzuloetako urpekari hauek bertara? Haien grina, obsesioa eta naturarekiko duten sentimendu sakona ezagutuko ditugu.
ALONE ACROSS GOLA2024, Erresuma Batua, Sierra Leona, Liberia, 20min Zuzendaria: Jude Kriwald ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Jude Kriwald britainiarrak Golako oihan tropikal trinkoan zehar, Liberian, bizikletaz egindako bidaia aparta, esploratu gabeko paisaia batean barrena. 53 kg-ko zama zeraman bizikletaz oztopo ugari gainditu behar izan zituen: jausitako zuhaitzak, zubi gabe geratutako arroilak, eta bizi-arriskuko uneak. Non daude erresistentziaren, auto-aski izatearen eta giza espirituaren mugak? Judek maiz galdetu zion bere buruari ea "benetan posible al zen ibilbide hura osatzea”.
OUT OF THE BLUE2020, Frantzia, 43min Zuzendaria: Davina Beyloos Montaz-Rosset & Sébastien Montaz-Rosset Pertsonaia misteriotsu batek kaleko artistak eta mendizaleak errekrutatzen ditu Suitzako Oberlandeko mendi gailurretan proiektu liluragarri bat gauzatzeko. Maja eta Sebastian dira horietako bi, Bernako akrobata gazte talentudunak. Highline, akroyoga, spacenet, aireko oihal bertikalak, parapentea, wingsuit hegaldiak… Era guztietako osagaiak biltzen dituen odisea bertikal harrigarri horretan murgildu edo ez erabaki behar dute.
ETERNAL SOLO2025, Italia, Pakistan, 31min Zuzendaria: Andrea Cossu ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Stefano Ragazzo ez zen mendian jaio, baina harekiko pasioa tximista bat bezala piztu zitzaion, eta eskaladaren eskutik lautada atzean utzi zuen. Dolomitetako tradizioak inspiratuta, bakarkako eskaladak liluratu zuen, bere mugak gainditzeko modu bat. Erronka? Eternal Flame bidea, Pakistango Karakorum mendilerroaren bihotzean dagoen harkaitz-horma mitikoa. Pasioa, ausardia eta mendiekiko maitasuna uztartuz bidaia zirraragarria alpinismoaren mundura, muturreko abentura batean.
|
|
| 16:00 |
Euskalduna Bilbao 8 dic 16:00 JAVIER Y LA MONTAÑAJAVIER Y LA MONTAÑA2024, Espainia, 78min Zuzendaria: Rodolfo Montero de Palacio / Mario de Benito Javier López Pagazaurtundua garun-paralisia eta beste desgaitasun batzuk dituzten pertsonei ikusgaitasuna ematearen alde lan egiten duen pertsona da. Urbegi Fundazioaren ‘Lo Imposible’ saria irabazita, amets pertsonal bat betetzeko aukera eman zitzaion, eta Everesteko Kanpaleku Nagusiraino oinez igotzeko erronka hautatu zuen. Bide nekeza, gozatutakoa eta sufritutakoa parte berean, eta bizitza osoan amestutako azken sari bat: munduko mendi garaienak bertatik bertara sentitzea, eta horien bidez Garun Paralisia pairatzen dutenei ikusgarritasuna ematea.
|
|
| 17:00 |
Euskalduna Bilbao 8 dic 17:00 MARÉE NOIRE, BÂTISSEURS DE RÊVES ATHOMIQUES !, EPHEMERALMARÉE NOIRE2024, Kanada, 11min Zuzendaria: Chantal Caron ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Lurreko espezieen deiadarra, elementuen aurrean biziraun beharrak asaldatuta. Azken arnasa, Lurrak zapalduak izan baino lehen, edo, agian, alderantziz, biziari eusten dioten haize eta mareen aurkako borroka bat, iraungitzera iritsi aurretik.
BÂTISSEURS DE RÊVES ATHOMIQUES !2024, Frantzia, 45min Zuzendaria: Antoine Le Menestrel ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Antoine Le Ménestrel buru duten ATHOM-eko eskalatzaile-dantzarien abentura, diziplina eta jatorrien gaindi dagoen proiektu poetiko eta anaiarteko batean dantza eta eskalada uztartuz. Kultur Olinpiada proiektuari buruzko dokumentala, Paris 2024ko eta Frantziako Kultura Ministerioaren "inspirazioa, sorkuntza eta desgaitasuna" deialdiaren irabazlea.
EPHEMERAL2024, EEBB, 32min Zuzendaria: Josiah Jones EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Izotz-eskaladako denboraldia urtetik urtera laburtzen ari dela jabetuta, izotzean eta mixtoan eskalatzen aditua den Jeff Mercierrek, Islandiako paisaia glazial itzeletara jotzea erabakiko du. Etengabe aldatzen ari den ingurunean eta kontu handiz ibili beharreko eremuan murgilduz, Jeffek bere mugak bezala, izotz eskaladarenak ere urratu nahi ditu.
|
|
| 19:00 |
Mendi talk FOLAMBULE Euskalduna Bilbao 8 Dic 19:00FOLAMBULE. Les confessions d'un grimpeur étoileANTOINE LE MÉNESTREL Astelehena abeduak 8 – 19:00 Euskalduna Bilbao 80ko hamarkadan eskalada librea asmatu zuten aitzindarietako bat izan zen Antoine Le Ménestrel. Eskalada maila berrietara eraman zuen, erronkaren bilaketa eta sormena konbinatuz. Gaur egun, milioika gazteri eskalada praktikatzeko inspirazioa ematen dien mugimendu baten memoria bizia da. Folambule-n, zintzotasun hunkigarriz kontatzen du nola bere barne-oinazeek eraginda jo zuen labarretako mugimenduak esploratzera. Bere ibilbide bertikal eta paregabeak arte-sorkuntzara eraman zuen. Lézards Bleus konpainiako koreografo eta dantzaria da orain, eta dantza-eskalada ikuskizunak sortzen ditu.
|
|
| 19:45 |
Euskalduna Bilbao 8 dic 19:45 WILD AERIAL, NATURA FUGIT, OLD MAN LIGHTNINGWILD AERIAL2024, Kanada, 16min Zuzendaria: Trixie Pacis ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Film honetan Sasha Galitzki aireko akrobata paisaia izoztu bakartuetan agertuko du, muturreko hotza eta altuera zorabiagarria gaindituz, aire zabalean inoiz egin duen errutina handinahiena dokumentatzeko. Etengabe aldatzen ari diren gure paisaien edertasunarekiko eta hauskortasunarekiko arreta eskatzen du.
NATURA FUGIT2025, Espainia, 22min Zuzendaria: Jesus Mari Lazkano Mer de Glaceko paisaia, Mont Blanc mendigunean, denboraren joanean eraldatzen ari da. Gure egungo ikuspegitik ulertzen zaila den "tempo geologiko" bat dago, degradazio progresiboa erakusten duena, eta gu horren parte aktiboa gara. Europan gehien aztertu, margotu eta izendatu den glaziarra da Mer de Glace, hala egin dute Friedrich, Ruskin, Turner edota Violet le Duc bezalako artistek, eta ildo horretan, Jesus Mari Lazkanoren milaka marrazki originalekin islatzen ditu film labur honek izotzaren hazkunde aroen nahiz desagerpen aroen garapena paisaiaren arnasaldiak bailiran. Amaitzeko, paisaia horren behin betiko hondamendia eta bizitzaren kolapsoa islatuko dira.
OLD MAN LIGHTNING2025, EEBB, 60min Zuzendaria: Dawn Kish ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA John "Verm" Sherman boulderreko legendak, behinola izan zuen magia berreskuratu nahi du. Munduko bloke ospetsuena eskalatzea otuko zaio horretarako, zer hobe? Yosemiteko Midnight Lightning ikonikoa. Duela 25 urte eskalatu zuen, bai, baina ordutik hona blokea gogorragoa bihurtu da, eta Verm, berriz, bigundu egin da garagardo kupel galanta onduta eta hegazti argazkilaritzarekiko pasioari emanda. Adina (57 urte), pisua (90 kg), dozenaka lesio eta osasun-arazo ugari ditu kontra, baina marmarti bat izateaz gain, tematia eta irmoa ere bada, eta sasoian jartzeko prestakuntza zorrotz batek lagunduta, prest dago “gauerdiko tximistari” aurre egiteko.
|
|
| Asteartea. 09 Abendua, 2025 | ||
| 17:30 |
Euskalduna Bilbao 9 dic 17:30 TALKING TRANSITION, TRAS LA HUELLA NORUEGATALKING TRANSITION2025, Austria, 8min Zuzendaria: Marco Tribelhorn ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Arianna Tricomi, eskiatzaile profesionala eta hirutan Free Ride Munduko Txapelduna, lehiaketak alde batera uztekotan da. Mendiarekin duen harremanaz hausnartzeak eraman du horretara, etengabe berritzen ari den harremana. Etapa aldaketa horretan murgilduta, erronka berriak esploratuko ditu Kanadan, Japonian eta Alpeetan, freeride-aren edertasunaz gozatuz.
TRAS LA HUELLA NORUEGA2025, Espainia, 78min Zuzendaria: Unai Jaureguibeitia Arias NAZIOARTEKO ESTREINALDIA 1906ko udan iritsi zen Tolosara Hafdan Magnus Mustad norvegiarra, eta haren etorrerak herriko bizitza ez ezik, kirolaren historia ere aldatu zuen. Mustadek bere fabrika bertan kokatzea erabaki zuen, eta hara lanera etorritako norvegiarren ekipajean egurrezko eskiak zeuden. Isaac Lopez Mendizabal bezalako tolosarrek norvegiarrak lehen aldiz eskiatzen ikusi zituztenean, beraiek ere horren parte izan behar zutela erabaki zuten. Hala, norvegiarrak eta euskaldunak elkartuta, Espainiako lehen eski-kluba sortu zuten, Ski Club Tolosano, gaur egun arteko ibilbidea markatu duten hainbat mugarrietan lehena.
|
|
| 19:10 |
See What I Saw: Karakoram (15min)SEE WHAT I SAW: KARAKORAM2024, Pakistan / Herbehereak, 16min Zuzendaria: Boris Peters ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Filmak naturaren neurrigabeko edertasunaren eta giza zaurgarritasunaren arteko kontraste nabarmena erakusten du. Karakorum mendilerroko glaziar batean burututako 18 eguneko espedizioa da oinarria, bidai gogorra, bai fisikoki eta baita mentalki ere. Boris Peters zuzendariak bi perspektiba jartzen ditu bata bestearen ondoan, kontrasteak sortuz, eta paisaiak erakusten duen gainkarga sentsoriala indartuz.
|
|
| 19:30 |
Euskalduna Bilbao 9 dic 19:30 RETRO, SEE THOSE FLOWERS?, THE ROAD WE NEVER RODE, MON PRINTEMPS AU MONT BLANCRETRO2025, Erresuma Batua, 12min Zuzendaria: Brain Hall ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Retro ibilkeraren edo atzeraka ibiltzearen lehen aipamenak 1817koak dira, baina 1931ean hartu zuen indarra, Plennie Wingo estatubatuarrak munduari bira emateko saiakera egin zuenean era horretan. Distantzia luzeenaren errekorra hark osatutakoa da: 8.000 milia (ia 13.000 kilometro). 1976an Lindsay Dodd britainiarra Leedsetik abiatu eta Kendalera joan zen atzeraka ibiliz, egun oso bateko errekorra ezarriz: 80 milia (128 kilometro) 24 orduan. 2024an, Ben Stewart britainiarrak, Kilimanjaro atzeraka ibiliz igo eta jaitsi zuen, zortzi eguneko marka ezarriz. Kirol honek indarra hartu ahala, ikusiko ote ditugu marka eta saiakera berriak Himalaiako gailurretan?
SEE THOSE FLOWERS?2025, Frantzia, 17min Zuzendaria: Julien Caldarone ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA eunion uhartean, Diagonale des Fous ultra-traila itxura bikainean osatuko du Martin Kern-ek, azkar eta determinazio handiz, dantzan ariko balitz bezala. Ahalegina, hori bai, muturrekoa da. Martinek bertan emozionalki bizitutakoak oinarri sendoa du entrenamendu-orduetan, bere esplorazio senean, eta liluratuta daukan ingurune horren deskubrimenduan.
THE ROAD WE NEVER RODE2024, Espainia, 35min Zuzendaria: Inigo Lamana NAZIOARTEKO ESTREINALDIA Agure batek, Zeelanda Berrian bizikletaz bidaiatuko du ametsetan. Lagun batek eta biek luzez eutsi zioten bidaia horren ilusioari, baina sekula ez zuten burutu ahal izan. Ametsean, herrialde hipnotiko bat egikaritzen da -glaziar distiratsuak, estepa amaigabeak, ibai basatiak eta mendi itzelak-, eta bidean pertsona interesgarriak ezagutu eta pasarte gogoangarriak bizituko dituzte. Filmak hainbat gai aztertzen ditu: oroimena, pasatzen utzitako aukeren zama, eta damuaren pisu emozionala. Gogoeta poetiko bat da, ametsak gauzatu egin behar direla erakutsi nahi duena, “balitz eta balego” horretan iltzatuta geratu gabe.
MON PRINTEMPS AU MONT BLANC2025, Frantzia, 38min Zuzendaria: Bertrand Delapierre EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Benjamin Védrines eskiak hartuta joango da Chamonixera Udaberri osoa han egiteko, penditza pikoetako maldetan jaitsierak egiteko aproposena den sasoia baliatuz. Esperientzia eta talentua uztartzen dituen bikotea osatuko du Nicolas Jean lagunarekin, eta erronka berri bat imajinatu eta burutuko dute: Mont Blanc-eko zeharkaldi osoa 3 egunetan, puntako 11 jaitsiera eginez.
|
|
| Asteazkena. 10 Abendua, 2025 | ||
| 16:00 |
Mendi talk MAPPING THE MOUNTAINS Euskalduna Bilbao 10 Dic 16:00MAPPING THE MOUNTAINSANDREW DAVIES Asteazkena abenduak 10 – 16:00 Euskalduna Bilbao Zientzia, abentura, lehiakortasuna, burugogorkeria, heroismoa eta, batzuetan, tragedia uztartzen dituen liburua. Lurralde-konkistak, arma-altxamenduak eta ezkutuko misioak batetik, eta erronka zientifikoak nahiz mendian beste inork egin gabeko jarduerak bestetik, ‘Mapping the Mountains’ erakusketan, Andrew Davies autore, geografo eta mapazaleak kronologia bat landu du, mendiko kartografiaren historia eta garapena, mendiko mapen artea, taxutzen dituena.
|
|
| 17:30 |
Euskalduna Bilbao 10 dic 17:30 BILLY, THE SAMI SONG OF SURVIVALBILLY2024, Argentina, 33min Zuzendaria: Pablo Schiel ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA 70 urteko gizon batek mendiko eskia egitean izaten dituen beldurrak aztertzen ditu. Heriotza, desira eta denbora ageri dira abentura horren barne-gatazketan, azkena izan daitekeen abentura.
THE SAMI SONG OF SURVIVAL2025, EEBB, 50min Zuzendaria: Iara Lee EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Samien herriak, batez ere Norvegian, Suedian, Finlandian eta Errusian errotuta, zapalkuntzaren eta kolonialismoaren aurkako borrokarekin darrai, iraganean bezala, baita, gaur egun ere. Mendeetan zehar, bere kulturak eta hizkuntzak jasan duen arrazismo instituzionalizatuaren, bazterketaren eta errepresioaren aurka borrokatu da. Aitortza eta errespetua irabazi ditu, baina bere lanak ez du etenik. Samiek beren sorterrian existitzeko eta aurrera egiteko eskubidea aldarrikatzen dute baliabide artistikoen eta erresilientzia kulturalaren bidez.
|
|
| 19:10 |
See What I Saw: Karakoram (15min)SEE WHAT I SAW: KARAKORAM2024, Pakistan / Herbehereak, 16min Zuzendaria: Boris Peters ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Filmak naturaren neurrigabeko edertasunaren eta giza zaurgarritasunaren arteko kontraste nabarmena erakusten du. Karakorum mendilerroko glaziar batean burututako 18 eguneko espedizioa da oinarria, bidai gogorra, bai fisikoki eta baita mentalki ere. Boris Peters zuzendariak bi perspektiba jartzen ditu bata bestearen ondoan, kontrasteak sortuz, eta paisaiak erakusten duen gainkarga sentsoriala indartuz.
|
|
| 19:30 |
Euskalduna Bilbao 10 dic 19:30 INTO ALTAI, 2000 JOURS AU PARADISINTO ALTAI2025, Frantzia, 37min Zuzendaria: Yannick Boissenot EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Mongoliako Altaiko Tavan Bogd mendigunera jo dute Camille Armand, Pierre Hourticq eta Victor Daviet eskiatzaileek. Mendiak eta urrutiko lurralde ezezagunak esploratzea maite dute. Tavan Bogd edo ‘Bost Mendi Sakratuak’, sinbolismoz eta kondairaz betetako mendigunea da. Bi astez, yurta bat kanpaleku nagusi dutela, eskietan eta snowboardeko tauletan lurralde hura esploratzeko aukera izango dute. Baina, egiaz, zer da mendi hautan bilatzen dutena?
2000 JOURS AU PARADIS2025, Frantzia, 69min Zuzendaria: Véronique Anne y Erik Lapied EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Véronique, Anne eta Erik Lapied Gran Paradiso mendiguneko fauna aztertzen eta irudietan biltzen aritu izan dira 18 urtez. Ohiko bideetatik aldendu eta tokiko bizidunen eremuetara jo izan dute, haien arrastoak eta ohiturak dokumentatu eta, animalia-eszena paregabeak eskuratuz euren kamerekin. Halakoetan, gizakiaren eta naturaren arteko harremana poesia hutsa bihurtzen da, eta mendiko fauna-zinemagileen lana azaleratzen da.
|
|
| Osteguna. 11 Abendua, 2025 | ||
| 16:00 |
Euskalduna Bilbao 11 dic 16:00 LADY EVEREST, Mendi talk TROVADOR DE LAS CUMBRESLADY EVEREST2025, Espainia, 59min Zuzendaria: Mª Isabel Díaz Novo NAZIOARTEKO ESTREINALDIA Duela 50 urte, 1975eko maiatzaren 16an, Junko Tabei japoniarra gailur guztien gailurrera iritsi zen, Everesten, ordura arteko ezein emakumek lortu ez zuena lortuz. Ospakizunak Asiara mugatu ziren, ez da harritzekoa, baina bai tamalgarria, izan ere kirolaren istorio inspiratzaileenetako bat izan zen hura. Tabei Japoniako arau sozialen eta tradizio kulturalen gainetik jarri zen emakumeentzako goi-mendietako espedizioak zuzenduz, eta gizonezkoekin aplikatzen ziren eta kulturalki desberdinak ziren metodoak (mendebaldetuak), bere egin zituen. Joshi-Tohan emakumeen Japoniako eskalada kluba sortu zuen "egin dezagun espedizio bat atzerrian, geure kabuz" aldarriarekin.
TROVADOR DE LAS CUMBRESJEAN-MICHEL JORDÁ Osteguna abenduak 11 – 16:00 Euskalduna Bilbao Jean-Michel Jordá alpinista eta zinegilea da. ‘Everest Green’ lanarekin Mendiko Film Onenaren Saria jaso zuen 2018an, Bilbon. 2023an, ‘Everest Invaders: asalto a la papelera más alta del Mundo’ estreinatu zuen. "Arlote bat izan nintekeen. Zinemak, edertasunak, arteak, mendiak, haizeak, itsasoak, hausnarketak, topaketa zoragarri batzuek, eta Phik, trobadore egin naute”.
|
|
| 17:30 |
Euskalduna Bilbao 11 dic 17:30 STREAMERS, STEAMERS & STRUGGLES ON THE KRKA; DEAR SUPERHERO; ERRIOSTREAMERS, STEAMERS & STRUGGLES ON THE KRKA2025, Eslovenia, 8min Zuzendaria: Rožle Bregar y Rok Rozman ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Esloveniako Krka kare-ibaian arrantza egin nahi duten lau kayakistek raftinga aukeratuko dute ibaian behera egiteko. Gazteluz eta kanpai-hormez atondutako ibilguan zehar egingo dute arrantza, eta elkarren arteko lehia biziak eraginda, bidaiak presio handiko karga hartuko du.
DEAR SUPERHERO2025, Zeelanda Berria, 14min Zuzendaria: Corinna Halloran ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Janina Kuzma eskiatzaile profesionalak haurdun geratzeko arazoak izan zituen ia bi urtez. 2024 hasieran iritsi zen haurdunaldi test positiboa, eta harekin batera galdera berriak ere sortu zitzaizkion: nola alda zezakeen haurdunaldiak mendiarekiko bere lotura? Mendiko gidari lana galduko luke? Atleta profesionala zenez, epaitua izan zitekeen? Ba, prezeski mendian aurkitu zuen bakeak lagundu zion beldur horiei aurre egiten. Bi atleta profesional, Leanne Pelosi snowboarderra eta Evelina Nilsson eskiatzailea, lagun zituela, Zeelanda Berriko Hegoaldeko Alpeetara jo zuen eskiatzera, eta han amatasunaren super-botereak deskubritu zituen.
ERRIO2024, Espainia, 63min Zuzendaria: Ibon Gaztañazpi Nagore Urdapilletak, Orio Arraunketa Elkarte historikoko arraunlariak, milaka aldiz zeharkatu ditu Oriako estuarioko urak, baina ez du erreparatu han ezkutatzen diren sekretuetan. Jakinmina piztuta, ordea, ibaian gora abiatuko da, historialariek, herritarrek eta kondaira-kontalariek gidatuta, estuarioaren arima ezagutzera. Antzinako hondartzak eta haitzuloak, balea ehiza, itsas diseinua eta untzigintza, burdinolak, izokin arrandegiak, basozaintza tradizionala… Estuarioaren historia, sekulako altxorra da.
|
|
| 19:10 |
See What I Saw: Karakoram (15min)SEE WHAT I SAW: KARAKORAM2024, Pakistan / Herbehereak, 16min Zuzendaria: Boris Peters ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Filmak naturaren neurrigabeko edertasunaren eta giza zaurgarritasunaren arteko kontraste nabarmena erakusten du. Karakorum mendilerroko glaziar batean burututako 18 eguneko espedizioa da oinarria, bidai gogorra, bai fisikoki eta baita mentalki ere. Boris Peters zuzendariak bi perspektiba jartzen ditu bata bestearen ondoan, kontrasteak sortuz, eta paisaiak erakusten duen gainkarga sentsoriala indartuz.
|
|
| 19:30 |
Euskalduna Bilbao 11 dic 19:30 HARRI, ORRI, ARKATZ; K2 MON AMOURHARRI, ORRI, ARKATZ2025, Espainia, 55min Zuzendaria: Jon Herranz NAZIOARTEKO ESTREINALDIA Hainbat eskalatzaile eta artisten begiradaren bidez, eskaladako krokisetan ematen den erabilgarritasunaren eta sormenaren arteko pultsioa agertzen du dokumentalak. Mapa bertikal horiek, ezinezko lerroez gain, ametsak eta abenturak ere irudikatzen dituzte. Dokumentu bakar eta berezi hauen garapena ezagutuko dugu, hastapenetako aztarna-krokisetatik abiatu eta gaur egungo marrazki landuetaraino, eta jomuga berriak deskubritzeko esplorazioan izan duen eragina aztertuko dugu.
K2 MON AMOUR2025, Frantzia, 40min Zuzendaria: Mathieu Rivoire EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA 2024ko udan, Liv Sansoz eta Zeb Roche K2 tontorrera igo ziren, 8.611 metrora, oxigeno artifizialik erabili gabe, eta amets zoro batekin: parapentean elkarrekin hegan egitea gailurretik salto eginda. Istorio hau K2 mendiaren edertasun basati eta gordinaren oda bat da, gailurrera igotzeko saiakeratik haratago.
|
|
| Ostirala. 12 Abendua, 2025 | ||
| 10:00 |
MENDI PRO Euskalduna 12 dic 10:00MENDI PROOstirala abenduak 12 – 10:00 Euskalduna Bilbao Sarrerak: Sarrera doan edukiera bete arte. Sarrerak Euskalduna Bilbao webgunean eskuratu behar dira
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren esparruan mendiko zinemaren industria sustatu eta ezagutzera zuzendutako jardunaldiaren 3. edizioa.
|
|
| 16:00 |
Mendi talk GEURE(R)A Euskalduna Bilbao 12 Dic 16:00GEURE(R)AJANIRE ETXABE, TOTI MARTÍNEZ DE LEZEA, ELI AZURMENDI, JUANTXO ZEBERIO Ostirala abenduak 12 – 16:00 Euskalduna Bilbao Geure(R)a dantza bertikala hitz, irudi eta soinu bihurtuten dauen liburua da. Harrobi Dantza Bertikalagaz eta Janire Etxaberen obra eszenikotik sortua, lanak sorgin ehizan erretako emakumeei omenaldia egiten deutse, eta oroimenean zein euskal kulturan sustraitua dago. Eli Azurmendiren ilustrazioakaz, Toti Martinez de Lezearen prosa poetikoagaz eta Juantxo Zeberioren musikeagaz, argitalpenak erresilientzia eta emakumeen botere eraldatzailea ospatuten dauen esperientzia artistiko dinamikoa, oroigarria, indartsua eta poetikoa eskaintzen dau.
|
|
| 17:30 |
Euskalduna Bilbao 12 dic 17:30 BHAGIRATHI III, ODYSSEA BOREALIS - L'IGNOTO ESISTE ANCORABHAGIRATHI III2025, Espainia, 40min Zuzendaria: Rubén Pérez Blázquez EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Mikel Saez de Urabain, José María Andrés de la Torre "Chemari", Rubén Pérez "Ino" eta Alex Kammerlander, elkar ezagutzen ez duten lau alpinista beterano, Indiako Himalaiara joango dira Bhagirathi III-ren hego-mendebaldeko pilarea eskalatzera (6.454 m). Zazpi egun pasatuko dituzte horman zintzilik, ekaitzak eta hotz izugarria jasanez eta beren buruak mugaraino eramanez. Gailurretik haratago, ordea, lorpenik handiena lagun gisa elkartuta itzuli izana da.
ODYSSEA BOREALIS - L'IGNOTO ESISTE ANCORA2024, Italia, 44min Zuzendaria: Alessandro Beltrame EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Groenlandia ekialdeko ur hotzetan 300 kilometroko odisea epiko bat, lau abenturazaleren eskutik: Mateo della Bordella, Alex Gammeter, Silvan Schüpbagh eta Symon Welfringer. Drøneren mendiaren ipar-mendebaldeko horma eskalatzea dute helburu, 1.200 metroko altuera duen mendia eta aurrez saiakerarik ez duena. Eta haren oinarriraino kayaketan iritsi nahi dute. Ulises moderno hauek ez dabiltza konkista bila, aitzitik, esplorazio senari men egin eta abenturaren esentzia hutsa da behar dutena. Ausardia eta jakin-mina dituzte ezezaguna zaien mundu horretan murgiltzeko iparrorratzak.
|
|
| 19:10 |
See What I Saw: Karakoram (15min)SEE WHAT I SAW: KARAKORAM2024, Pakistan / Herbehereak, 16min Zuzendaria: Boris Peters ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Filmak naturaren neurrigabeko edertasunaren eta giza zaurgarritasunaren arteko kontraste nabarmena erakusten du. Karakorum mendilerroko glaziar batean burututako 18 eguneko espedizioa da oinarria, bidai gogorra, bai fisikoki eta baita mentalki ere. Boris Peters zuzendariak bi perspektiba jartzen ditu bata bestearen ondoan, kontrasteak sortuz, eta paisaiak erakusten duen gainkarga sentsoriala indartuz.
|
|
| 19:45 |
Euskalduna Bilbao 12 dic 19:45 PREMIO WOP MENDI FILM 2025, CHAMPIONS OF THE GOLDEN VALLEYWOP MENDI FILM AWARD 2025CATHERINE DESTIVELLE Friday december 8 – 19:45 Euskalduna Bilbao Climber, mountaineer, writer, editor and conference speaker. Catherine Destivelle probably never imagined where her first steps climbing the boulders of Fontainebleau, where her parents took her to play as a child, would lead her. At 16, she was already climbing in the Verdon. Her victory in the first world climbing championship in Bardonechia (1985) propelled her into the professional world. Then came the leap into mountaineering: the first solo female winter ascent of the north face of the Eiger, the first absolute repeat of the Bonatti route on the north face of the Matterhorn, the Trango Tower, the ascent of the south-west face of Shisha Pangma... all of which forged her path. In 2020 she was awarded the Piolet d'Or for her career.
She founded the publishing house Les éditions du Mont-Blanc with the aim of transforming the mountain itself into an educational tool. The books she publishes reveal incredible mountaineering stories and share a love of the mountains. “My goal is to build a bridge between cultural history, sporting heritage and the ecological and scientific concerns of the times we live in”, she says. Her publishing team is deliberately made up entirely of women.
WOP Mendi Film Award winners:
• Basque and Navarre Mountaineering Federations (2024)
• Edurne Pasaban (2023)
• Eduardo Martínez de Pisón (2022)
• Sebastián Álvaro (2021)
• Baltistán Fundazioa Foundation (2020)
• Nives Meroi and Romano Benet (2019)
• Juanjo San Sebastián (2018)
• Peter Habeler (2017)
• Sir Chris Bonington (2016)
• Josep Manuel Anglada (2015)
• Drawn film by Jeremy Collins (2014)
CHAMPIONS OF THE GOLDEN VALLEY2024, Afganistan, Alemania, EEBB, 81min Zuzendaria: Ben Sturgulewski ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Afganistango Bamiyan mendiko herri urrutikoetan eskiatzeko zaletasuna piztu da. Mugimendu horren bihotzean Alishah Farhang dago, behinola eski alpinoan parte hartzen zuen lehen afganistandarra izateko ametsaz Neguko Olinpiar Jokoetarako hautagai izan zena. Hark gidatuta, egurrezko eskiekin eta bigarren eskuko ekipoarekin hornituta, etsaituta dauden herrietako gazteek bat egiten dute parekorik gabeko mendiko eskiko lehiaketa batean. Batasun eta itxaropen katalizatzaile indartsua bihurtzen da ekitaldia. Baina herrialdearen gainbehera harrigarriaren ostean, Alishah-k eta gazteek elur pistetan ikasitako irakaspenak baliatu beharko dituzte errefuxiatu gisa bizirauteko.
|
|
| Larunbata. 13 Abendua, 2025 | ||
| 09:00 |
WORKSHOP MENDIKO AKUARELA ESPERIMENTALA ETA KROKISA Euskalduna Bilbao 13 Dic 9:00MENDIKO AKUARELA ESPERIMENTALA ETA KROKISAELI AZURMENDI Y CHEMA AGUSTÍN Larunbata abenduak 13 – 9:00-11:45 Euskalduna Bilbao Akuarelen tailer esperimental honetan mendiak eta krokisak akuarelaz margotuko ditugu, transferra, collagea, eta antzerako teknikak aplikatuz, marrazki guztiak batu eta akordeoi liburu bat sortzeko. Eli Azurmendik eta Txema Agustinek gidatuko gaituzte.
Expocroquis proiektuaren egileetako bat eta koordinatzailea. Bertan daude 'El Arte en el croquis de escalada-Art in climbing Topos' liburua, 'HARRI, ORRI, ARkatz' erakusketa, eta izen bereko dokumentala.
Artista plastikoa, mendizalea eta eskalatzailea. Riglos vertical eskalada gidaren egileetako bat da, Riglorámico bere artista-liburuan Mallos de Riglos eremuaren ikerketa plastikoa egiten du, Alpinist54 aldizkarirako mendi gaiei lotutako poker-sorta bat diseinatu du, eta Ordesa, Naturaleza y cultura popular liburua jantzi du haren ilustrazioekin.
|
|
| 12:00 |
Euskalduna Bilbao 13 dic 12:00 TALA, IZARREN ZAUNKA, L'ESCALADE DU FUTURTALA2025, Espainia, 14min Zuzendaria: Joel Badia Vila EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA 800 kilometroko bidaia itzela burutuko du Fernanda Maciel ultra-korrikalari brasildarrak Pirinioetako GR11 ibilbidea osatuz, berak bakarrik, inoren laguntzarik gabe. Hondarribian hasi eta Cap de Creusen amaituz, Kantauri itsasoa eta Mediterraneoa 12 egun eta 12 ordutan lotu zituen. Erronka, ordea, muturreko erresistentzia froga bat baino zerbait gehiago da: konpainiarik, kontsolamendurik eta kontakturik gabe, Fernanda bakardade sakon batean barneratuko da, isiltasuna lagun bihurtuko da, eta mendia ispilu.
IZARREN ZAUNKA2025, Espainia, 18min Zuzendaria: Nagore Eceiza Mujika NAZIOARTEKO ESTREINALDIA Bi lagun Larraitzen daude, Mikel Saez de Urabainek Txindoki mendian liberatu berri duen bide bat eskalatzeko asmoz. Mikelek berak, bide berria izendatzeko inspirazioa aurkitu nahi du tokiko bake eta lasaitasunean. Iker Urangak, berriz, bere min kronikoetatik eta antsietatetik askatzea lortu nahi du.
L'ESCALADE DU FUTUR2025, Frantzia, 52min Zuzendaria: Pascal Barneville EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Rokodromo pribatuen gorakadarekin, Olinpiar Jokoetara iritsita, eta bilakaera azkar batean murgildurik, eskalada kirolak paradoxa bati egin behar dio aurre: lokal itxietan duen arrakasta ez dator bat eskaladako gune naturalek dituzten arazoekin. Cédric Lachat eskalatzaile sonatuak eskaladaren bilakaera eta etorkizuneko belaunaldientzako ondarea zein den aztertzen ditu.
|
|
| 16:00 |
Panel talk LABORATORIO DONNE Euskalduna Bilbao 13 Dic 16:00LABORATORIO DONNELarunbata abenduak 13 – 16:00 Euskalduna Bilbao Laboratorio Donne lantalde independente eta irekia da, mendiko genero berdintasunaren inguruko gaiak ikertzen, eztabaidatzen eta zabaltzen diharduena. Riccarda de Eccher alpinista eta artistak eta Elena Goatelli ziegileak sortu zuten, Trentoko Unibertsitateko Genero Ikasketen Zentroaren laguntzarekin.
|
|
| 17:00 |
Euskalduna Bilbao 13 dic 17:00 CANTOS Y FLORES; SUSTRAIAK, RAÍCES PERDIDASCANTOS Y FLORES2025, EEBB, 27min Zuzendaria: Julen Elorza ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Anaia hil eta zazpi urtera, harekin burutu asmo zuen amets bati eutsiko dio Karina Carsoliok: Boliviako Huayna Potosi, Illimani eta Sajama mendi ikonikoak igo eta jaistea ahalik eta lasterren, FKTak (ezagutzen den denborarik azkarrena) ezartzen saiatuz. Hillary Gerardi mendi korrikalari zaildua izango du bidaide. Kirol erronkaz batera, Karinak miña kanporatuko du, zauriak ixteko abagunea aurkituko du, eta espiritualki bere buruarekin eta Naturarekin bat egingo du.
SUSTRAIAK, RAÍCES PERDIDAS2025, Espainia, 70min Zuzendaria: Luis Arrieta Etxeberria NAZIOARTEKO ESTREINALDIA Hiba, Bachir eta Mananen istorioa da hau. Haurrak zirela beren herrialdeetatik migratu behar izan zuten eta, ondoan zainduko zituen pertsona heldurik ez zutela, Nafarroara iritsi ziren. Eskalada eta mendia deskubritu dituzte bertan. Arazoez ahazteko bide ematen die, aske sentitzen dira mendian nahiz eskalatzen, eta testuinguru horretan amets orori heltzeko gai direla sentitzen dute. Baina haien bideak apurka-apurka bereizten hasiko dira.
|
|
| 19:10 |
See What I Saw: Karakoram (15min)SEE WHAT I SAW: KARAKORAM2024, Pakistan / Herbehereak, 16min Zuzendaria: Boris Peters ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Filmak naturaren neurrigabeko edertasunaren eta giza zaurgarritasunaren arteko kontraste nabarmena erakusten du. Karakorum mendilerroko glaziar batean burututako 18 eguneko espedizioa da oinarria, bidai gogorra, bai fisikoki eta baita mentalki ere. Boris Peters zuzendariak bi perspektiba jartzen ditu bata bestearen ondoan, kontrasteak sortuz, eta paisaiak erakusten duen gainkarga sentsoriala indartuz.
|
|
| 19:45 |
Euskalduna Bilbao 13 dic 19:45 UN DÍA AL AÑO, GIRL CLIMBERUN DÍA AL AÑO2025, Espainia, 16min Zuzendaria: Alfonso García NAZIOARTEKO ESTREINALDIA 1970az geroztik, Atxarteko bailaran eskalatzaile belaunaldi berri bat bildu ohi zen mendiarekiko grinak erakarrita. Nazioarte mailako igoera aitzindariak egitera ere ausartu ziren haietako zenbait. Haietako batek errepide istripu larri bat jasan zuen, eta medikuek esan zioten ez zuela inoiz berriro eskalatuko. Osatze prozesu miragarria izan zuen, ordea, eta tradizio berezi bat asmatu zuen berpizte moduko hura ospatzeko: Atxarteko Inauteria. Geroztik, eta urteak joan urteak etorri, egun hori ezinbesteko hitzordua da eskalatzaileen komunitatearentzat.
GIRL CLIMBER2025, Austria, EEBB, 83min Zuzendaria: Jonathan Glassberg EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Emily Harrington eskalatzaile profesionalak Everest eta Cho Oyu igo ditu, eta lehiaketa zirkuituan nagusi izan da Estatu Batuetako zailtasuneko txapelketa bost bider irabazita eta behin Munduko txapeldunorde izanda. Baina haren erronka handiena lorpen fisikoetatik haratago doa. Gizonezkoek menperatutako eskaladaren munduan bere ondarea sendotzeko gogoz, Yosemiteko El Capitan horman 24 orduko igoera osatu nahi du era askean. Yosemiteko mutilen klub mitikoaren aurrean, Emilyk ez du soilik emakume eskalatzaile onena dela frogatzen, eskalatzaile guztien artean onenetakoa dela baizik. Kito.
|
|
| Igandea. 14 Abendua, 2025 | ||
| 10:00 |
WORKSHOP KOLORETAKO MENDIAK Euskalduna Bilbao 14 Dic 10:00KOLORETAKO MENDIAKLAURA ARANEGUI GAVIRIA Igandea abenduak 7 eta igandea abenduak 14 – 10:00-11:45 Euskalduna Bilbao Mendi Zale gaztetxoenoi zuzendutako tailer artistiko honetan, mendiko paisaia propioa sortuko duzue koloretako kartulinak erabiliz, ebakiz, itsatsiz eta marraztuz. Mendiak, zeruak, ibaiak, basoak eta beste elementu natural batzuk irudikatuko ditugu formekin, koloreekin eta konposizioekin jolastuz. Mendian inspiratutako agertokiei bizia emango diegu. Collagearen eta marrazkiaren bidez, parte-hartzaile bakoitzak bere sormena askatasun osoz esploratuko du, materialekin esperimentatuz eta etxera eraman ahal izango den obra bat sortuz.
|
|
| 12:00 |
MENDI MAGIKOA Euskalduna 14 Dic 12:00MENDI MAGIKOA
Mendi Zale gaztetxoenentzako eta familientzako saioa, non zinema, antzerkia, musika eta magia fantasia betean uztartuko diren. Ikuskizun paregabea, den-denok erakarriko gaituena. Istorio bat, Les Bobè Bobé konpainiako kideek antzeztua. Josune Velez de Mendizabal eta Ane Gebara aktoreek Mendi Magikoan kokatzen den istorioarekin harilkatuko dituzte hiru film labur:
Eriz Magoa ere Mendi Magikoan bizi da. Magia eta sormena, eta betirako gordeko dituzuen une ahaztezinak oparituko dizkizue. AXIE AND THE WUNDER DACHSIES2024, Herbehereak, 6min Zuzendaria: Lisette Wansink ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Bazen behin izotz-eskalatzaile bat mendira irten eta etxera itzuli ez zena. Axie ausarta bere zaldun armatuaren bila aterako da haien bi zakur saltxitxek lagunduta, Wunder Dachsies-ak. Stop-motion film laburra, Marianne van der Steen eta Dennis van Hoek izotz-eskaladako txapeldun holandarrengan inspiratua.
QUÉ IL PASSA AL CEL2023, Espainia, 10min Zuzendaria: Irene Iborra EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Eguzkia pozarren irten da zerumugatik, eta paisaia zoragarri batek egin dio harrera. Gizakiak ere esnatu dira eta ohikoa egingo dute: zuhaitzak moztu, norabiderik gabe eraiki eta lotsarik gabe kutsatu. Haien pentsaerak eta jokamoldeak ingurumena arriskuan jartzen dute, planetarekiko errespetu falta handia dute. Ulertzen ez dutena da, egiten dutena egiten dutela, lehenago edo beranduago, haiengan ere eragina izango duela. Kosmosak, ordea, ez du hainbeste pazientzia izango…
TÊTE EN L'AIR2023, Belgika, Frantzia, 11min Zuzendaria: Rémi Durin EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Burua beti hodeietan duen katagorri txiki bat da Alphonse. Asko gustatzen zaio haiei begiratzea, eta batzuetan argazkiak egitea ere bai. Bere pasioa ez du inork ulertzen, ez gurasoek ez bere lagunek. Baina hodeiak behatzea ez da batere lan erraza. Alphonsek adorea ere erakutsi behar du, esploratzaile handien pare...
|
|
| 12:00 |
Mendi talk COMPAÑERAS DE CORDADA, GOIAN ZERUA ETA BEHEAN LURRA Euskalduna Bilbao 14 Dic 12:00COMPAÑERAS DE CORDADA. DEL PIRINEO AL KARAKORUMIgandea abenduak 14 – 12:00 Euskalduna Bilbao Lucía Guichot eta Nieves Gil, 2018an FEDMEren Espainiako Alpinismo Taldean sartu zirenetik sokakideak dira, eta alpinista gisa osatu duten ibilbidearen berri emango digute, eta, zehazkiago, Pakistango Karakorumeko Trangoko Dorreetan ‘Eternal Flame’ bidean egindako igoera. 2024ko abuztuan, 800m eta 7c+ A2 M6 mailako eskalada-bide hori igotzeko gai izan ziren, 1989an Kurt Albert, Wolfgang Güllich, Christof Stiegler eta Milan Sykora alemaniarrek ireki zuten bide mitikoa. Altueran egin litekeen munduko biderik ederren eta zailenetakoa da bere 6250 metrorekin, eta The Bangles taldearen abesti polit batek inspiratu zuen haren izena.
GOIAN ZERUA ETA BEHEAN LURRAMIKEL ZABALZA Igandea abenduak 14 – 12:00 Euskalduna Bilbao Mikel Zabalzari beti gustatu izan zaio negua. Pirinioetan hasi zen eskaladan, Gavarnieko zirkuan, izotzezko bide etereoetan. Eskia egin du, Himalaiara joan da, eta bide berriak ireki ditu ohiko ibilbideetatik alden dutako harkaitz erraldoietan, eta Antartikako izotzetan barrena egin du aurrera, haizearen bultzadak la gunduta, lera bati tiraka. Kontakizunaren bidez, bere kordadaren parte izango gara, eta Alpeetara eta Patagoniara joango gara, munduko horma handietara, eta haien babesean egingo dugu lo, haizea eta elurra nagusi diren altitudeetan: Peuterey, Trango, Piergiorgio, Kanchenjunga, Dunagiri, Maud Erreginaren Lurraldea, Everest eta K2, Abruzzoen ezproia, Gasherbrum II eta IV, Broad Broad Peakeko hiru gailurren zeharkaldia, Nuptse, Paiju Peak Hegoaldeko Dorrea, Phurbi Chyachu... eta, beti-beti, Pirinioak.
|
|
| 17:00 | ||
| 19:45 | ||