Josean Cabarcos
Produktorea
Ekonomian Lizentziatua eta Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Errealizazioan Goi Teknikaria, betidanik gauzak antolatzen gogoratzen du bere burua: lagunekin futbol eta saskibaloi partidak, ibilaldiak, afariak, potoa eramaten… Ez zaio harrigarria gertatzen Bilbao Film Festival produzitzen eta Mendi TV zuzentzen amaitu izana. Ikus-entzunezko produkzioan 15 urtetan egindako lanak erakutsi dio ezer ez dela ezinezkoa, eta sinestea eta lan talde on batez inguratzea baino ez direla behar. BMFFean eta zinemaldia posible egiten duen jendearengan sinesten du, eta ahalegin itzelak egiten ditu edizio bakoitza aurrekoa baino hobea izan dadin. Ametsak betetzeko daude, hori da bere leloa.
Ramon Olasagasti
Itzultzailea
Ramon Olasagasti ikasketaz kazetaria da eta, gaur egun, ogibidez, itzultzailea. Mendia eta idaztea, horiek ditu zaletasun kutunenetakoak, eta hamabost bat urtetan biak uztartzeko zoria izan du Euskaldunon Egunkarian eta Berrian. Gaur egun, berriz, "Mendi" jaialdiak zabaltzen dio esparru horretan bidea urratzen jarraitzeko aukera, filmetako azpidatziak itzuliz. Mendian, hiru ditu jarduera maiteak: iraupen eskia nahiz mendiko eskia eta mendiko bizikleta. Irakurtzea ere oso gustukoa du, eta, aldian behin, haurrentzako ipuintxoren bat idaztea. Bistan da, denetan lardaskan aritzea dela bere espezialitatea, eta ahal den neurrian, ibilian gozatzea; baina, batik bat, Ruper Ordorika abeslariari kasu eginez, maite duen hori zaintzea.
Itziar Galdos
Irudi eta Gonbidatuen arduraduna
Marketing eta Merkatu Ikerketan lizentziatua eta Barne-diseinuan graduatua, Itziarrek 18 urte daramatza Marketing eta Komunikazioan lanean. Jaialdiaz gain, beste kirol eta kultura ekitaldi batzuk izaten ditu esku artean: Martin Fiz Maratoia eta Gasteizko Triatloi eta Tritrail-a. Jaialdian 2010ean hasi zen lanean. Irudiaz eta protagonista eta gonbidatuez arduratzen da bertan. Emozioz beteriko zeregin bizia da, euren proiektu eta bizipenak zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera baitu. Mendiarekin lotutako ekintza eta kirol guztiak gogoko ditu, eta Picos de Europa eta Ordesatik galtzea ez zaio batere ardura.