Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Iruñeko Golem zinemetako Mendi Tourraren 7. edizioan 10 pelikula eta egunean bi saio

SARRERAK

Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Iruñeako Golem Baiona zinemetara itzuliko da otsailaren 21, 22, 23 eta 24an. Mendi Tourrak 7. edizioa ospatuko du Nafarroako hiriburuan. Mendi zinemagintzaren urteroko hitzordua bilakatu da, eta saioetara bertaratzen direnek gaitegi horretako pelikula onenekin eta berrienekin gozatuko dute behin berriro.

Mendi Tour 2022 zirkuituan jada Donostian, Zangozan, Leioan, Vigon, Canet d’en Berenguerren eta Ataunen eskaini diren aurreko saioetan ikusle aunitz batu dira emanaldietara, mendiko zinemagintzak tiradizo handia duela eta inspirazio iturri dela erakutsiz.

Mendiko, abenturazko, muturreko kiroletako eta naturako pelikula zoragarriek osatuko dute Gasteizko programazioa. Erakusten diren jardueretan, denetik: izotz eta haitz eskalada, mendiko eskia, ur lasterretako kayaka, glaziarren esplorazioa, zaldiz zeharkaldiak… Eta munduko hainbat bazterretara bidaiatu liteke: Himalaya, Mongolia, Islandia, Patagonia, Alpeak, Montana, Siurana, Baltzola edota Pagasarri. 

Guztiak dira obra gomendagarriak mendizaleentzat, zinemazaleentzat nahiz publiko zabalarentzat.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 14. edizioko 10 film eskainiko dira. Azpimarratzekoa da horietatik 6 Mendi Film jaialdian saritutakoak direla, hau da, hango palmaresaren zati handi bat dakar Iruñeako aurtengo programazioak.

Egun bakoitzeko bina saio eskainiko dira, 17:30ean hasita lehena, eta 20:00etan bigarrena, bietan pelikula berdinekin. Sarrerak on-line eskura daitezke golem.es webgunean nahiz  mendifilmfestival.com webguneko esteketan, eta baita zinemetako leihatilan bertan ere. Lau eguneko bonoak 20€ balio du, eta bakarkako sarrerek 6€. Aretoko edukiera mugatua izango da, eta osasun-prebentzioko neurriak hartuko dira aretora sartzean.

Mendi Film Festival elkartea eta Golem zinemak enpresa dira antolatzaileak. Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federakundea, Skimetraje zine jaialdia, eta Poloniako Kultura Institutua-Instituto Polaco de Cultura  dira laguntzaileak.

 

Mendiak-1976’ pelikularen arrakasta

Mendiak-1976 pelikula 7 astez egon da Golem Yamaguchi zinemetako karteldegian, 2021eko abendu hondarrean hasi eta 2022ko otsaila sarrera bitarte. Aurrekaririk gabeko arrakasta da Luis Arrieta, Dani Burgui eta Jesus Iriarte nafarren pelikulak lortu duena.

Iazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko Hasiera Ekitaldian estreinatu zen Mendiak-1976, abenduaren 4an. Historia zirraragarria kontatzen du, 1976an Shakhaur mendiaren (7.116m, Hindu Kush) inguruan espedizio nafar bat eta poloniar bat betirako anaitu zituena.

Mendi Tourra da pelikula han eta hemen ikusi eta gozatzeko aukera, 2022ko zirkuituan eskaintzen ari baita.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
     
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy