Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Peter Habeler, Pou Anaiak, euskal ekoizpenak, workshopak, Sua-El Mundo de los Pirineos...

SARRERAK

Bilbo, 2017ko abenduak 14. Bilbao Mendi Film Festivalen bigarren asteburua oparo dator. Sail Ofizialeko azkenengo filmak proiektatuko dira gaurtik larunbatera bitartean, eta larunbatean bertan Peter Habelerren omenaldia egingo da, WOP Saria jasoko du alpinismoaren balioak zabaltzen eginiko lanaren aitortzan. Igandean, azkenik, 10. edizioko filma sarituak programatuko dira Sala BBK-n Non Stop 4 saiotan. Datuek 10. edizioaren arrakasta erakusten dute. Nahiz eta oraindik osteguna eta asteburu osoa izan aurretik, 5000 ikusletik gora bildu dira Sala BBKn.  

AGENDA

- SALA BBK

Ostirala, abenduak 15, 17:30ean

A sense of Wonder: Erabateko isiltasunak itotzen du soinua. Mendien erresuma bat dotore baino dotoreago goratzen da zerurantz. Naturak dei egingo dio arima alderrai bati. A sense of Wonder begiz irakurtzeko poesia zinematografiko bat da, abenturazale bakarti batek Dolomitetako altxor miragarrien bila eginiko bidearen kontakizuna.

Addicted to Altitude: Eslovakiako mendizaletasunaren arrakasta eta porroten lekukotza da film hau. Aurreko mendearen amaieran Himalaian bizi izandako gozo-mikatzen kontakizuna dugu. Mendizale belaunaldi baten begietatik, lehen espedizio haiek eta munduko mendirik altuenetan eginiko saiakera adoretsu haiek zer izan ziren jasotzen da.

19:30ean 

Imagination, Tom Wallisch: Izan al zara inoiz, gurasoen autoan eserita, beste nonbait egon nahiko lukeen haur hori? Eskiatzen, bizikletan ibiltzen, edozertan nahiago, autoan gurasoekin helduen kontu aspergarriez hizketan baino? Tira, eta zure irudimenak hegan egingo balu? Columbia Britainiarreko kaleetan barnako bidaia honetara etor zaitez! Gazte batek, ederki moldatzen dela erakutsiz, errealitaterantz eramango du Tom Wallisch eskiatzaile profesionala. Neguko bidaia aspergarria izango zena eski abentura zirraragarri bihurtuko dute.

Uruca II Bugaboos Edition: Hugo eta Felipinho glaziarren erdian dagoen orratz bat eskalatzen saiatuko dira, eslakada alpinoaren erronka guztiei aurre eginez. Harkaitz izoztu eta hezea, haien arteko komunikazio txarra, norberaren barneko deabruak eta hotza, hotz izugarria, horiek izango dira gainditu beharrekoak.

A4 In Free: Harkaitzaren zailtasunak edo kalitateak era askean jarraitzeko aukera ematen ez duenean eskalada artifiziala dugu alternatiba. Pou anaiak, Neus Colomekin batera, beren “Picu” maitera itzuliko dira. “Marejada Fuerza 6” bidea eskalatzen saiatu nahi dute, betiere, era askean. Artifizialeko A4 ahaztu bat da, erraldoi enblematiko honen mendebaldeko aurpegi ikusgarrian. Protagonistak, Pou anaiak eta Jordi Canyigueral zuzendaria bertaratuko dira.  

Jugando a Escalar: Bete gabe dituzte 15 urte, baina nazioartean nabarmentzen ari dira dagoeneko eskalada munduan. Istorio honetako protagonistak, gaitasun tekniko izugarria izateaz gain, emaitza bikainak lortzen ari dira, beren ahalegin, motibazio eta entrenamenduari esker. Dani Salas, zuzendaria eta Diego Gallego, argazki zuzendaria, bertan izango dira. Baita protagonistak ere: Alberto Ginés, Lluc Macià, Andoni Esparta eta María Benach.

Larunbata, abenduak 16, 11:30ean

Bizi II: Bizi II gizakion grina eta pasioei buruzko eta mendiko inguruneen kontserbazioari buruzko hausnarketa da. 2017ko neguan eginiko zenbait eski-jarduera eta Pirinioetan barna eginiko bizikleta bidaia uztartzen dira film honetan. Luis Arrieta zuzendaria bertaratuko da. 

Vida: Zaila da bizitza bat hamar minututan laburtzea, baina beharbada bizitza hori zenbateko indarrez bizi daitekeen azal daiteke. Hori da Vida lanaren mamia eta muina. Mendiarekiko maitasuna eta hori ulertzeko ahalegina. Ricardo Montorok hain kutuna duen Pirinioarekiko duen sentimendua. Carlos Martín Usón zuzendaria eta Ricardo Montoro, protagonista, bertan izango dira. 

Mr. Ibex: Hushe ibarrean, Pakistan iparraldean, Ibex ehiztari zaildu batek (animalia babestua eskualde hartan) sakrifikatu egin behar izan zuen gizartearen eta gurasoen onespena, zoriontasuna lortu ahal izateko. Iker Elorrieta zuzendaria lanaz mintzatuko da. 

Aurrera: Irenek 68 urte ditu eta 40 baino gehiago daramatza lasterka egiten. Mendiko lasterketak oraindik ezezagunak zirenean hasi zen bera mendian barrena korrika eta hamaika probatan hartu du parte. Irenek, adinean aurrera joan arren, indarrik duen artean ez dio mendian korrika egiteari utziko. Mikel Peña zuzendaria eta Irene Sarrionandia protagonita presente izango dira.

Mendi Short irabazlea: Fandango. Egilea Alex Areizaga.

15:30ean 

L’Atelier Barbara Gwerder: Keinu solteak, begirada indartsua, begi-puntuaren xedea bezalakoa. Margolan goranahiak, inspirazioa jaiotzen den lekuan paratuak, Suitzako larreetan. Urte oso batean, lau urtaroen taupadei jarraituz, Barbara Gwerder artista garaikideak bere erara margotu zituen Alpeak: zintzotasunez, berniz eta apaindurarik gabe. Halaxe sortu zen «AlpStreich» proiektua, Edouard eta Maurice Sandoz Fundazioaren FEMS 2015 sariaren irabazlea, Devrient zuzendariaren begirada zoliaren maratilatik. Sébastien Devrient zuzendaria eta ekoizlea den Carole Dechantre bertaratuko dira.

Zortzi Yukon: Alaska eta Kanada arteko lurralde urrunetan, Yukonera urre bila joan ziren haien bideari jarraituko dio 16 eta 64 urte bitarteko zortzikote batek, oinez eta kanoaz. Duela ehun urte igaro ziren haien urratsetan, kide gazteenetik zaharrenera, nork bere esperientzia biziko du. Ikuspegi horiek guztiak eta Yukon ibaiaren handitasuna biltzen ditu istorio honek, 17 urteko gazte baten begietatik. Mattin Zeberio zuzendaria bertan izango da.

Fountain of Youth: Adinean aurrera doan eskiatzaile profesionala den Mike Douglas Japoniara joango da gaztaroko eta luzaroan bizitzeko sekretuen bila. Elur-hautsetan eginiko saio ederren artean, bestelakoak ere esploratuko ditu: dieta, norberaren sasoia eta Japoniako tenpluak. Alabaina, egonaldi hartako aholkurik gogoangarriena Yuichiro (Everest igo duen pertsonarik zaharrena) eta haren seme Gotarekin igarotako egunean jasoko du.

17:15ean 

The Last Honey Hunter: Kulung herriak Rongkemi jainkoaren inguruan egituratutako antzinako animismo modu bat praktikatzen du. Mauli Dhan Rai gazteak uste du jainkoek bera aukeratu dutela eztiaren uzta deritzon erritorako. Egin beharrekoa ez da batere erraza: labar tente eta malkartsuak eskalatu behar dira munduko erle handienaren eztia biltzeko. Arriskua izugarria da. Mito batean oinarritutako bilaketa espirituala da, zeinaren bidez jainkoen babesa izango duten. Zenbat iraungo duen sinesmen horrek?

Psycho Vertical: Andy Kirkpatricken autobiografia salduenean oinarriturik dago Psycho Vertical. Idazle dibertigarri eta alpinista anti-heroi honen bizitza konplexua eta motibazioak aztertzen ditu filmak, modu gordinean eta hunkigarrian. Yosemiteko Capitan horman 18 egunetan eta bakarka eginiko eskaladan aletzen du Kirkpatrickek bere bizitza zer izan den.

19:30ean

Peter Habeler-en Gaua: Larunbateko gaua Peter Habeler-entzat izango da, zeinak hainbat lorpen gogoangarriren artean oxigeno artifizialik gabeko Everesteko lehen igoera duen. Egun, 75 urterekin aktibo jarraitzen du. Saio berezi honetan, Peter Habeler filma aurkeztuko da. Peter Habelerrek, inoiz izan den eskalaitzailerik handienetako batek, modu berezian ospatu nahi du bere 75. urtebetetzea: Eiger mendiaren ipar aurpegia eskalatu nahi du, beste behin. Oraingo honetan, “oinordeko” bat izango du bidelagun, David Lama, munduko alpinistarrik onenetako bat, Habeler-rekin eskalatzen ikasitakoa.  

Proiekzioa eta gero, Habeler-rek hitzaldi bat eskainiko du, Juanjo San Sebastianekin batera eta WOP Saria jasoko duzu, alpinismoaren baloreen alde egiten duen saria, alegia.  

- CINES GOLEM

  • Ostirala, abenduak 15, 18:00etan
  • Song For the Nomad 
  • Charged: The Eduardo García Story
  • 20:00etan
  • Riders on the Storm 
  • Blood Road 

Protagonistekin MEET & GREET

- EDIFICIO ENSANCHE, Aterpe Gela

Ostirala, abenduak 15

  • 11:00etan. Mikel Peña, Mattin Zeberio, Josu Iztueta, Iker Elorrieta

12:00etan. Pou Anaiak, Jordi Canyigueral, Neus Colom

ERAKUSKETAK

Sala Rekalde. Dronegrafías - Santi Yaniz

Sala BBK. CVCEPhoto - Mendiko argazki lehiaketako 3. edizioa

Metro Bilbao. CVCEPhoto - Mendiko argazki lehiaketako 3. edizioa

Edificio Ensanche. Montañas de risa - SUA Argitaletxea

Euskal Museoa. Mendia, lirain zapietan

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies