YHABRIL. LUZ, MONTAÑA, ¡ACCIÓN! argazki erakusketa Metro Bilbaon
Jabier Baraiazarra (BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zuzendaria), Yhabril argazkilaria eta Eneko Arruebarrena (Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusia)
Geltokiak
- ZAZPIKALE/San Nikolas (Abenduaren 1ean ABANDO/Berastegi geltokira pasatuko da)
- MOYUA/Diputazioa
- INDAUTXU/Urkijo
- SAN MAMÉS-SANTIMAMI/ Luis Briñas
Epea: 2023/11/15 – 2023/12/30
Gehiago irakurri: YHABRIL. LUZ, MONTAÑA, ¡ACCIÓN! argazki erakusketa Metro Bilbaon
Pelikulak, erakusketak, hitzaldiak, epaimahaia... Honela dator 16. Mendi Film!
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 16. edizioan 57 pelikula proiektatuko dira, 3 erakusketa eskainiko dira, 4 hitzaldi, WOP Mendi Film saria emango zaio Edurne Pasabani, IAMF Sari Nagusia jaso duen Eliza Kubarskaren "K2 Touching the sky" programatu da, Yhabril argazkilariak masterclass bat emango du, eta mendiko zinemaren industriaren inguruko jardunaldi bat burutuko da.
Gehiago irakurri: Pelikulak, erakusketak, hitzaldiak, epaimahaia... Honela dator 16. Mendi Film!
Klima aldaketaz INTO THE ICE espedizioko protagonistekin #bbkklima2023
Eñaut Izagirre eta Ibai Rico geografo, glaziologo eta alpinistek gidatuta ospatuko dugu aurtengo BBK Klima zikloa, Sukarrietako BBK KLIMA URDAIBAI zentroan, urriaren 24an.
Iaz Darwin Mendikatean burutu zuten INTO THE ICE espedizioa izango da ardatza: pelikula, erakusketa eta zuzeneko kontakizuna protagonisten eskutik.
Klima aldaketaz hausnartu eta ekintzara pasatzeko aukera paregabea!
Gehiago irakurri: Klima aldaketaz INTO THE ICE espedizioko protagonistekin #bbkklima2023