Eduardo Martínez de Pisón-ek jasoko du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 15. edizioko WOP Mendi Film Saria
WOP-The Walk On Project fundazioak eta Mendi Film Festival Elkarteak, WOP Mendi Film 2022 Saria Eduardo Martínez de Pisón geografo, idazle eta alpinistari emango diote. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 15. edizioan egingo da ekitaldia, 2022ko abenduan (9tik 18ra).
Sarreren packak salgai %50erainoko deskontuekin
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 15. ediziorako sarreren packen salmenta aktibatu da. Lehen fasea: irailaren 16tik urriaren 16ra.
Gehiago irakurri: Sarreren packak salgai %50erainoko deskontuekin
Mendi Film Festival: 15 urtetako espedizioa
Mendi Film 2008an sortu zenetik, 15 urte bete dira. Edizioak ere hainbat, beraz 2022ko abenduaren 9tik 18ra egingo dena 15.ena izango da. Han lehian parte hartuko duten pelikulen zerrenda urrian publikatuko da, eta hortik aurrera jakinaraziko da zein gonbidatu, zuzendari, ekoizle eta atleta protagonista bilduko diren abenduan geurera.
Gehiago irakurri: Mendi Film Festival: 15 urtetako espedizioa