El arte en el croquis de escalada / Art in climbing topos
EL ARTE EN EL CROQUIS DE ESCALADA-ART IN CLIMBING TOPOS liburua argitaratzea da gure ametsa, eta zuen laguntzarekin lortu nahi dugu.
Crowdfunding kanpaina bat abiarazi dugu horretarako. Hor eskuratu dezakezue zuen alea.
Gehiago irakurri: El arte en el croquis de escalada / Art in climbing topos
Pelikulak erregistratzeko epea zabalik BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2023 jaialdirako
Pelikulen izen-emateak burutzeko epea martxoaren 31etik zabalik dago irailaren 15era arte.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 8tik 17ra egingo dugu aurten. Ekoizleek, zuzendariek eta errealizatzaileek beren lanak aurkezteko garaia da beraz, garai polita.
Edurne Pasaban WOP Mendi Film 2023 Saria
WOP-The Walk On Project Fundazioak eta Mendi Film Festival elkarteak WOP Mendi Film 2023 saria Edurne Pasaban alpinista eta enpresari tolosarrari emango diotela iragarri dute, 14 zortzimilakoak, planetako mendirik garaienak, osatu dituen lehen emakumeari. Sari banaketa BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia-ren 16. Edizioko Hasiera Ekitaldian egingo da, 2023ko abenduaren 8an, Euskalduna Jauregian.