Panel Talk. Women at the top
Lynn Hill. Katie Ives. Edurne Pasaban. Bernadette McDonald. Catherine Destivelle. Josune BereziartuLekua: Sala BBK
Eguna: Larunbata, abenduak 9, 17:15ean* Bat-bateko itzulpengintza
Lynn Hill. 1980ko hamarkadaren amaierako kirol-eskalatzailerik onena, Destivelle-rekin lehian. Bera izan zen lehena “The Nose” bidea era askean eskalatzen.Katie Ives. Alpinist Magazine-ko editorea.Edurne Pasaban. Lehen emakumea 14 zortzimilakoak igotzen, eta 21.a ranking absolutuan.Bernadette McDonald. Mendiko literaturan mundu mailako erreferentzia, eta Banf Center for Mountain Culture zentroaren sortzailea.Catherine Destivelle. Kirol-eskalatzaile onena 1985 eta 1988 artean. 1990ean Alpeetako hiru horma mitikoak eskalatu zituen neguan eta bakarka.Josune Bereziartu. Lehen emakumea 9. gradua gainditzen. Emakumezkoen mundu mailako hainbat marka ezarri zituen eta gizonezkoen marka onenekin parekatua izan zen.

Panel Talk. Mountain Story Tellers
Catherine Destivelle. Bernadette McDonald. Lara Izagirre. Luisa Alonso Cires. Katie IvesLekua: Sala BBK
Eguna: Igandea, abenduak 10, 12:00etan* Bat-bateko itzulpengintza
Azken 10 urteotan emakumeek leku nabarmenagoa hartu dute mendian, bai ingurune naturalean bertan bai mendiko jarduera eta bizipen horien berri emateko erabiltzen diren komunikazio-kanaletan. Bernadette McDonald, Catherine Destivelle, Katie Ives, Luisa Alonso-Cires eta Lara Izagirre luze-zabal arituko zaizkigu mendiko zinema, literatura eta kazetaritzaren nondik norakoei buruz. Eskarmentu eta ezaguera handiko emakumeak dira guztiak eremu horietan, partekatzeko bizipen asko eta handiekin.
Mendi Talk. Catherine Destivelle - From Bouldering to High Mountains Ascent
Lekua: Sala BBKEguna: Igandea, abenduak 10, a las 17:15ean* Bat-bateko itzulpengintzaCatherine Destivelleri ez zitzaion burutik pasa ere egingo noraino iritsiko zen, haurra zela, gurasoek Fontainebleaura jolasera eramaten zutenean eta hango blokeetan lehen eskalada urratsak ematen hasi zenean. 16 urterako Verdonen zebilen eskalatzen. 1985ean Bardonechiako lehen eskalada txapelketan lortutako garaipenak profesional mundurako ateak zabaldu zizkion. Zailtasun maila gorenak jo ondoren, alpinismora egin zuen jauzi. Trangoko Dorrea, Alpeetako ipar horma mitikoetan bakarka eta neguan eginiko eskaladak, Shisha Pangmako igoera... horiek izan ziren mugarrietako batzuk bere ibilbidean, eta Himalaiako horma handienetan ahalegin ausartak etorri ziren gero.
Mendi Talk. Lynn Hill - Climbing Free
Lekua: Sala BBKEguna: Lunes, 11 de diciembre, a las 19:30* Bat-bateko itzulpengintzaLynn Hill harkaitzeko eskalatzaile arrakastatsuenetakoa da munduan. 1975ean hasi zen eskalatzen, eta “Harkaitzeko maisuak” ezizenez ezagunak egin ziren eskalatzaile aitzindarien belaunaldiko kide izan zen. Climbing Free Lynn-en ibilbidearen lekukotza da. Pertsona gisa eta emakume gisa zer bilakaera izan duen azaltzen da, normalean gizonezkoak nagusi izan diren mundu batean, eta bere esperientziak eta igoerak jasotzen dira, horietako batzuk munduko eskalatzaile handienekin. Mundu zabaleko horma eta harkaitz askotara bidaiatu ondoren, Lynnek ikuspegi paregabea du eskaladak mundu osoan izan duen bilakaerari buruz.
Panel Talk. El Mundo de los Pirineos - 3D Kartografia Smartphonetarako
Miguel Angulo, Javier Pascual, Gilles Cazauvieilh, Argiñe AreitioLekua: Sala BBKEguna: Larunbata, abenduak 16, 11:30ean
Mendi, bidaia eta kartografian espezializatutako SUA argitaletxeak 30 urte bete ditu, eta azken erronka aurkeztu digu oraindik orain: Miguel Angulok landutako Pirinioetako Mapen bilduma Smartphonetarako hainbat aplikaziotan, 3D formatuko kartografia digitalarekin. Angulok Gorka Lópezen proposamenak eta landa-laneko laguntza jaso ditu lan honetarako. Miguel Angulo bera eta Javier Pascual SUA argitaletxearen zuzendaria izango ditugu gurekin, baita Faceau Sud enpresa frantsesa ere. Aplikazioen egileak kartografia elkarreragile iraultzaile eta harrigarri honen erakustaldi bat egingo du.
Mendi Talk. Peter Habeler & Juanjo San Sebastián
Habeleren gauaLekua: Sala BBK
Eguna: Larunbata, abenduak 16, 19:30ean* Bat-bateko itzulpengintza
Larunbateko gaua Peter Habeler-entzat izango da. Hainbat lorpen gogoangarri ditu Habelerrek, horien artean Everesteko lehen igoera oxigeno artifizialik gabe, Reinhold Messnerrekin batera. Gaur egun, 75 urterekin, aktibo jarraitzen du. Juanjo San Sebastián-ekin batera bere ibilbide luzeari buruz arituko da.