Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Euskalduna Jauregia Sala 5H - Masterclass: Yhabril. Luz, montaña, ¡acción! - 10:00

YHABRIL. LUZ, MONTAÑA, ¡ACCIÓN!

YHABRIL MORO

Yhabril, abentura, akziozko kirolak, fauna, eta natura gaien inguruko argazkilaria da. Kontrastez betetako artista da, mendizale amorratua, eta zoro sortzailetzat dauka bere burua. Goitik beherako artista bat, jenioek duten eromen-ukitu horrekin.  

Haren irudi asko biral bihurtu dira azken urteotan, outdoor munduko argazkilari arrakastatsuenetariko bat bihurtzeraino.  Hala erakusten dute lehiaketa entzutetsuenetan irabazi dituen nazioarteko 50 sarik baino gehiagok.   

Aurtengo BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko irudi nagusiaren egilea da, "X-Man" izeneko argazkiarena, izendapen hori CVCEPHOTO 2023 lehiaketan irabazi zuen. Nazioarteko erakusleiho nagusietako bat izan da lehiaketa hori harentzat, beste aipamen berezi batzuen artean, iazko sari nagusia irabazi bait zuen "Young Gun" lanarekin. 

Bere une profesionalik onenean dago eta datorren abenduaren 16an masterclass bat emango du argazkilari gisa izan duen bilakaeraz, metodo eta plangintzez, argazkigintza bizitzeko duen moduaz eta ordenagailuaren aurrean duen lan-fluxuaz hitz egiteko. 

Natura maite duten mota guztietako ikusleei zuzendutako masterclass dinamikoa izango da, irudi bereziak nola lortu ez ezik, horien atzean dauden istorioen berri ere bertatik bertara ezagutu nahiko luketen ikusleak. 

Yhabrilek bere lanari buruz hitz egiteaz batera bere argazkietako batzuren "making of"-a erakusten duten bideo laburrak tartekatuko ditu, eta urte gutxiren buruan espezializazio handia lortzeko erabili dituen trikimailuak zeintzuk izan diren kontatuko du. 


Xehetasunak

Noiz 16-12-2023 10:00
Noiz arte 16-12-2023 13:00
Prezioa 18,00
Lekua Euskalduna Jauregia
SALDUTA

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy