Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

CVCEPHOTO LEHIAKETA

RAFA ELORZA /   YHABRIL MORO - SANDI BERTONCELJ    

Larunbata abenduak 10 – 12:00 Sala BBK

Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak zortzigarren urtez antolatu du CVCEPHOTO mendi jarduerari buruzko nazioarteko argazki-lehiaketa. Espainiako hainbat argazkilariz gain, Kanadako, Esloveniako, Poloniako, Frantziako, Estatu Batuetako eta Alemaniako hainbat argazkilari saritu daude edizio honetan parte hartutako 60 herrialde baino gehiagoren artean. Irabazlea Yhabril Moro bizkaitarra izan da. 2016an bigarren saria lortu zuen. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Posterra sariaren irabazlea Sandi Bertoncelj esloveniarra izan da. Ohore handiz errepikatu du 2022. edizioaren irudi gisa, 2020an ere egin zuen bezala.

ANDRES ESPINOSA BAKARRIK ETA LIBRE

RAMÓN OLASAGASTI - CÉSAR LLAGUNO 

Larunbata abenduak 10 – 19:30 Sala BBK

Mendi Film eta SUA Argitaletxearen komiki bildumako hirugarren alean Andres Espinosa da protagonista. Pertsonaia liluragarri bat, bere garaiari aurreratua, mendian urrats harrigarriak eman zituen aitzindaria, heroi ezpalik gabeko erraldoia.
César Llagunoren ilustrazioek, Fernando H. Navarrok koloreztatuta, bizia hartu dute behin berriro Ramon Olasagastiren gidoia eta testuekin. Aurrekari apartak dituzte, bildumako “Everest: Herri oso bat gailurrean” eta “Iñurrategi Anaiak: Mendiari bihotz emanak”, komikiak.

WOP MENDI FILM SARIA 2022

EDUARDO MARTÍNEZ DE PISÓN

Igandea abenduak 11 – 17:00 Sala BBK

WOP-The Walk On Project fundazioak eta Mendi Film Festival Elkarteak, WOP Mendi Film 2022 Saria Eduardo Martínez de Pisón geografo, idazle eta alpinistari emango diote. Mendizaletasunaren baloreen ikur izatea eta haiek babesteko eginiko lana aitortzen du sariak, eta 9. aldiz emango da aurten.  WOP-The Walk On Project fundazioa gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako borrokan diharduen enpresa soziala da.

WOP Saria-BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia:

• Sebastián Álvaro (2021)
• Fundación Baltistán Fundazioa (2020)
• Nives Meroi e Romano Benet(2019)
• Juanjo San Sebastian(2018)
• Peter Habeler(2017)
• Sir Chris Bonington(2016)
• Josep Manuel Anglada (2015)
• 'Drawn' film by Jeremy Collins (2014)

BBK KLIMA: MIGUEL DELIBES DE CASTRO. NATURAREN KONTSERBAZIOA ETA AURRERAPENA

MIGUEL DELIBES

Osteguna abenduak 15 – 19:30 Sala BBK

Miguel Delibes de Castro gure ingurune naturalen ezagutzan, defentsan eta babesean aditu garrantzitsuenetako bat da: biologian doktorea, Doñanako Parke Nazionaleko zuzendaria urte askoan, Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasuneko kide nabarmena, eta zalantzarik gabe, iberiar katamotzaren biziraupenaren eragile nagusia da. Bere hitzaldian, bizitzak aurrera jarrai dezakeela agertzen du, bizitza zentzurik zabal eta sakonenean ulertuta, jakinik erronka konplexua eta sinplea izan daitekeela, biak aldi berean.  

IAMF SARI NAGUSIA 2022

MICHAEL DILLON

Ostirala abenduak 16 – 19:30 Sala BBK

Mendiko Zinemarako Nazioarteko Aliantzaren (International Alliance for Mountain Film)  2022ko Sari Nagusia Michael Dillon zuzendari australiarrari dagokio, mendiko zinemaren esparruan egindako lanaren aitortzan. Bere ibilbideko alderdirik aipagarrienen artean, Sir Edmund Hillaryren kameralaria izaten pasatako 25 urteak eta Everesterako Australiako hiru espedizio garrantzitsuren filmazioa daude, ordutik inoiz errepikatu ez den gailurrerako igoera barne. "Everest Sea to Summit" film horrek zortzi sari handi irabazi zituen mundu osoan, eta garai guztietako abentura-film hoberenetakotzat jotzen da.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy