Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

CVCEPHOTO CONTEST

CVCEPHOTO CONTEST

04-12-2021 11:00 -12:00

RAFA ELORZA / JAN ZAHULA + SANDI BERTONCELJ + JOSÉ ALLENDE + JAVIER URBÓN

Larunbata abenduak 4 – 11:00 Itsasmuseum

Sarrera doan web bidez izen-emanda. Aforoa bete arte.

CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 7. edizioan saritutako 20 lan onenak Bilboko Metroko geltokietan eta Itsasmuseum-en egongo dira ikusgai aurten. Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen erakusketa da, eta tartean dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 14. edizioko irudi izateko hautatu zen ‘The Edge of Guillotine’ lana, Jan Zahula argazkilari txekiarrarena, edota 2021eko CVCEPHOTOko irabazle nagusia, ‘The X’, Marcin Ciepielewski poloniarrarena. Irudi liluragarriek mendiko arnasa eta akzioa ekarriko dute berriro ere Bilboko Metrora eta, Itsasmuseumen estreinakoz, Bilboko kresalarekin eta itsaso usainarekin bat egingo dute.

SALDUTA

PASIOA Vs ALGORITMOA. Jaume Ripoll

PASIOA Vs ALGORITMOA. Jaume Ripoll

05-12-2021 11:00 -12:00

JAUME RIPOLL

Igandea abenduak 5 – 11:00 Itsasmuseum

Sarrera doan web bidez izen-emanda. Aforoa bete arte.

2008ko krisia lehertu aurretik jaio zen FILMIN, plataformen arteko gerra sortzen ari zenean, bai behintzat Espainian. Eta gainera era autonomoan egin zuen, bere plataforma sortuz. Geroztik ahoz ahoko promozioaren bidez urratu du bidea, eta erabiltzailearen esperientzian arreta handia jarri du beti, konpetentziak egin ez duen bezala. Zinemaren arte zaharrari eta Filmin plataformaren “programazioari” zor zaion maitasunaren kontra ezin izan dute ezer egin beren “algoritmoa” Coca Colaren formula bailitzan gorde dutenek. Bilduma bereziak, publikoaren eskakizunei aurre hartuz erakutsitako ekimena, eta erabiltzailearekiko arreta dira gakoak. Izan ere, erabiltzaileei komunitate bateko kide direla sentiarazten die FILMINek, kontsumo masiboa lehenesten duten beste plataforma batzuen aldean. Zinemaldiekin elkarlanean aritzen da FILMIN, eta bateren bat sortu ere egin du. Merkatuarekin tratu fina du, eta orain bere produktu propioen ekoizle ere bada. Horrela iritsi da FILMIN gaur egun duen tokira.

SALDUTA

CIAK, SI SCALA!

CIAK, SI SCALA!

05-12-2021 18:00 -19:45

ROBERTO MANTOVANI / MARCO RIBETTI / JABIER BARAIAZARRA

Igandea abenduak 5 – 18:00 Sala BBK

Mendi Zinemaren historia luzea marrazten duen liburua, Roberto Mantovani kazetari italiarrak idatzia, historia horretako atalik esanguratsuenak ardatz hartuta eta begirada Alpeetatik harago ere zabalduz – genero honen sorlekua –, munduko mendiak aintzat hartzeko: ekialdeko Europatik hasi eta Ameriketaraino, Errusiatik Australiaraino. Italiako Alpino Klubak argitaratua, IAMF eta Turingo Nazionale della Montagna museoekin batera, Mantovaniren liburua genero zinematografiko honen historiari buruzko lehen argitalpena da.

SALDUTA

WOP - MENDI FILM SARIA. SEBASTIÁN ÁLVARO

WOP - MENDI FILM SARIA. SEBASTIÁN ÁLVARO

05-12-2021 20:00 -21:45

SEBASTIÁN ÁLVARO

Igandea abenduak 5 – 20:00 Euskalduna

Alpinismoaren balio sozialen defentsan eta transmisioan eginiko lanaren aitortza eta saria da. Kazetaria, errealizadorea eta alpinista, Sebastián Álvaro 'Al Filo de lo Imposible' telebista saio ezagunaren sortzaile eta zuzendaria da. Dokumental sail horrek abenturaren eta alpinismoaren ikuskera aldatu zuen Espainian. 200 espedizio eta 300 dokumental baino gehiago bere bizkarrean, munduko leku muturrekoenetara gehien bidaiatu duen pertsonetako bat da. Ia 20 libururen egilea, azken 40 urteetan zehar, 'Sebas' izan da, eta da, alpinismoari lotutako balioen dibulgatzaile nagusietako bat, alpinismoa bizi-eskola gisa ulertuta.

WOP Saria-BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia:
• Fundación Baltistán Fundazioa (2020)
• Nives Meroi e Romano Benet(2019)
• Juanjo San Sebastian(2018)
• Peter Habeler(2017)
• Sir Chris Bonington(2016)
• Josep Manuel Anglada (2015)
• 'Drawn' film by Jeremy Collins (2014)

SALDUTA

MENDIKO FILMEN MUSIKA

MENDIKO FILMEN MUSIKA

06-12-2021 11:00 -12:00

PAULA OLAZ / JOAQUÍN GÓMEZ

Astelehena abenduak 6 – 11:00 Itsasmuseum

Sarrera doan web bidez izen-emanda. Aforoa bete arte.

Zine-zaleak, modu batera edo bestera, hunkitu egiten dira filma baten soinu banda entzutean. Bada garaia lan horri berea emateko, konposatzaileak filmagintza taldeko sokakide bat gehiago bezala hartzeko, eta taldea gailurreraino iritsi dadin ematen duten laguntza aitortzeko. Fikziozko filmetarako hainbat lan ditu eskarmentu Paula Olazek, alor publizitarioan gehiago aritua da Joaquín Gómez eta film laburretara bideratu izan du naturarekiko duen miresmena eta konposatzaile gisa duen artea. Musikak mendiko zinemagintzari egiten dizkion ekarpenak izango dituzte mintzagai.

 

SALDUTA

ATXARTEKO LAGUNAK

ATXARTEKO LAGUNAK

07-12-2021 11:00 -12:00

ARANTZA SAEZ DE LAFUENTE

Asteartea abenduak 7 – 11:00 Itsasmuseum

Sarrera doan web bidez izen-emanda. Aforoa bete arte.

Arantzazu Saez de la Fuente esperimentazio plastiko etengabean ari da lanean, eta naturaren tratamendua da bere indar-guneetako bat. Bere proiektu guztiek oinarri fotografikoa dute, eta Atxarteko honek ere halaxe du. Haitzarte hartara joatean, kontrajarritako oroitzapenak azaleratuko zaizkio, harrobiak sortutako joan-etorriena batetik, eta inguruko hormetan eskalada egitera joaten zirenena bestetik. Eta denbora igaro bada ere, ospatu egiten du eskalatzaileek eta mendizaleek mendiarekin duten hitzordura joaten jarraitzea. Bere proiektu guztiak argazkilaritzaren giran dabiltza, Itsasmuseumen bertan dagoen 'Atxarte' erakusketa hau bezala.

SALDUTA

REGILDARRAK

REGILDARRAK

07-12-2021 18:30 -20:30

SAGA REGIL + EMMOA

Asteartea abenduak 7 – 18:30 Pangea The Travel Store

Sarrera doan web bidez izen-emanda. Aforoa bete arte.

Bizkaiko mendizaletasunean Regil izena, izen bat baino gehiago, dinastia bat da. Familiako lau anai, Andrés, Ángel, José Mari eta Toñin, aitzindariak izan dira mendiko eskian eta eskaladan, baita Europako Mendietan haien izena daraman mendi eskiko zeharkaldiaren sustatzaileak ere. Haietako batzuk oraindik jardunean daude, eta eskiak eta alpinismoak joan den mendearen bigarren erdian Bizkaian izan zuten bilakaerari buruzko ikuspegi pribilegiatua eskain diezaiekete egungo belaunaldiei.

Beteta

EVEREST 1924, EL ENIGMA DE IRVINE Y MALLORY

EVEREST 1924, EL ENIGMA DE IRVINE Y MALLORY

07-12-2021 20:00 -21:45

SEBASTIÁN ÁLVARO LOMBA

Asteartea abenduak 7 – 20:00 Euskalduna

George Mallory eta Andrew Irvine izan ote ziren munduko gailurrik altuenera iritsi ziren lehen gizakiak? 1924an Everest eskalatzen lehenak izateko saiakeran desagertu zirenetik, galdera hau airean dabil mendi munduan, eta gaur egun oraindik ere alpinismoaren misterio handienetako bat da. Sebastian Álvarok urrats bat aurrera eman du erantzuna aurkitzeko ahaleginean. Alpinismoaren hastapenetako ibilbide historiko batean murgiltzen gaitu, esplorazioen Aro Handiaren amaiera markatu zuen ikuspegi erromantiko batetik.

SALDUTA

TIRICH MIR 1976. Gaztetako ametsak

TIRICH MIR 1976. Gaztetako ametsak

08-12-2021 12:00 -13:00

EXPEDICIONARIOS TIRICH MIR + EMMOA

Azteazkena abenduak 8 – 12:00 Pangea The Travel Store

Sarrera doan web bidez izen-emanda. Aforoa bete arte.

1976ko udaberrian, bederatzi gazte bizkaitarrek osatutako talde bat abentura handi batean murgildu zen: bi furgonetatan nola edo hala moldatu eta milaka kilometro egin zituzten Europan eta Asian zehar. Tirich Mir Mendebaldea zuten helmuga, 7338 metroko mendia, Pakistango Hindu Kush mendigunean kokatua. 45 urte igaro ondoren, protagonistetako batzuek espedizio haren gorabehera guztiak gogoraraziko dizkigute argazki eta testigantzen bidez.

Beteta

MENDIKO FILMEN GEO-ESENTZIA

MENDIKO FILMEN GEO-ESENTZIA

08-12-2021 18:00 -19:45

EÑAUT IZAGIRRE + IBAI RICO + CECILIA BUIL

Asteazkena abenduak 8 – 18:00 Sala BBK

Askotariko protagonistak daude mendiko filmetan: gailurrak, paretak, errekak, pertsonak... Baina badira beti foku horietatik ezkutuan gelditzen diren izenik gabeko izanak, paisaiaren zergatia azaltzen dutenak. Cecilia Builek (alpinista eta eskalatzailea) eta Ibai Ricok  (EHUko Geografia irakaslea eta ikertzailea, mendi-gidaria eta eskalatzailea), mendia eta natura ikusteko, ulertzeko eta bizitzeko bestelako modu bat proposatuko digute Eñaut Izagirrek (geografoa eta glaziologoa) bideratutako solasaldi honetan.

SALDUTA

MENDIZALETASUNEAN IRUZURRA DETEKTATZEKO TRESNAK

MENDIZALETASUNEAN IRUZURRA DETEKTATZEKO TRESNAK

09-12-2021 18:00 -19:45

RODOLPHE POPIER

Osteguna abenduak 9 – 18:00 Sala BBK

Rodolphe Popierrek bere azterketak eta metodoak azaltzen ditu ezinezkoak diren igoerak seinalatzeko, eta, aldi berean, engainua elikatzen duten motorrei buruz hausnartzen du. Horri loturik, zorroztasun handiagoa eskatzen du puntako alpinisten erregistroak baliozkotzat jotzeko orduan.

SALDUTA

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
     
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy