Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

IAMF Gerraren aurka

Mendi Zinemarako Nazioarteko Aliantzak elkartasuna adierazten die ukrainarrei eta, bereziki, Ukrainako Mendiko Kulturaren komunitatea osatzen duten guztiei, eta gogor gaitzesten du Errusiak Ukrainako herriaren eta haren subiranotasun nazionalaren aurka egindako eraso militarra.

 

Krisi eta giza-hondamendi honen zentzuzko irtenbide bakarra gerra-ekintza guztiak berehala bertan behera uztea izan daiteke, baita negoziazio justuen bideari ekitea ere, Ukrainari bakea itzultzeko eta beren herrialdetik ihes egin behar izan duten pertsona guztiek etxera lehenbailehen itzultzeko aukera izan dezaten.

Egungo egoerak dirauen bitartean, IAMFko kideei iradokitzen diegu ez dezatela onartu, beren ekitaldietan, Errusiako gobernuari nolabait lotutako ordezkaritza ofizialik, erakunderik edo pertsonarik egotea.

Mendiko Kulturaren balio gorenen artean lankidetza eta elkarrizketa sustatzen ditugu. Gure bazkiderik zaharrenarengandik, Trentoko Zinemaldiarengandik, ikasi genuen hori: bere lehen edizioetan, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, nazionalitate guztietako zinemagile eta eskalatzaileak hartu zituen, inolako diskriminaziorik gabe. Horregatik, elkartasuna adierazten diegu Errusiako mendizaleei eta haien zinema dokumental independenteari: gure tankeran gerra hau inoiz nahi izango ez luketen pertsonekin lan egiten, hitz egiten eta eskalatzen jarraitu nahi dugu.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
  
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy