Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

International Alliance for Mountain Film erakundeak harro iragarri du 2023ko Sari Nagusia Eliza Kubarska zuzendari poloniarrari eman diotela

International Alliance for Mountain Film erakundeak 2023ko Sari Nagusia Eliza Kubarskari ematea erabaki du, abentura handien atzean ezkutatzen diren giza gertaerak ikertu eta azaleratzen dituzten dokumentalen zuzendari gisa egindako ibilbidea aitortuz.

Eskalatzaile, bidaiari eta esploratzaile amorratua, Elizak zailtasun handiko lehen igoerak lortu ditu horma handietan, Karakorumeko eta mundu osoko beste mendikate batzuetako espedizioetan parte hartzeaz batera. Baina mendiei buruz duen ikuspegi pertsonalak argi eta garbi kirolzalea eta abenturazalea ematen duen arren, bere abenturetan egiten dituen filmek beti dute gertakarien historia soiletik haratago joateko ezaugarria, giza arimaren tolesdurarik sakonenak ikertzeko.


Sentiberatasun berezi horren emaitza da bere lan guztiek, 2010/11ko "What happened on Pam Island" -etik 2015eko "K2 Touching the Sky" -era, edota 2020/21eko "The Wall of Shadows" -era, sari ugari irabazi izana, ez bakarrik International Alliance for Mountain Film-en jaialdi gehienetan, baita mendiarekin zerikusirik ez duten nazioarteko beste zinemaldi askotan ere.


Gaur egun, bere proiekturik handiena lantzen ari da, Wanda Rutkiewicz alpinista ospetsuari buruzko filma.


International Alliance for Mountain Film

2000. urtean eratu zen IAMF. Bere kideen artean sektoreko erakunde ospetsuenak ditu, eta mendiko filmak ekoizten, sustatzen eta kontserbatzen dituztenentzako erreferentzia-puntu nagusia bihurtu da. Gaur egun 27 kide gara: Europako, Asiako, Ipar eta Hego Amerikako eta Ozeaniako 20 herrialde ordezkatzen dituzten 25 mendi zinemaldi, mendi museo bat eta mendiko zinema artxibo bat.

Sortu zenetik, kideek interesa izan dute beren talentuaren bidez mendiko zinemaren mundua aldatu duten pertsonaiak ohoratzeko. IAMFko kideek esker ona adierazi nahi diete mendiko zinemaren eboluzioan lagundu duten zinemagile, zuzendari eta ekoizleei; zinema genero indartsua da gaur egun, haiem ekarpenei esker. Aliantzak 2002an sortu zuen IAMF Sari Nagusia, mendiko zinemako liderrei esker ona adierazteko helburuarekin. Besteak beste, Gerhard Baur, Lothar Brandler, Pavol Barabas, Kurt Diemberger, Ermanno Olmi, Werner Herzog, Dariusz Zaluski eta, 2022an, Michael Dillon zuzendariek, eta Swiss Television eta Sender Films bezalako ekoizleek jaso izan dute.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy