Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Sail Ofizialeko bi pelikula bikainekin ekingo zaio 15. edizioari: "Ephemeral" eta "Egoland"

SARRERAK

Hasiera Ekitaldi jantziak abiaraziko du BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 2022ko edizioa, 15.a, Bilboko Euskalduna Jauregian. Bi pelikula bikain, Ignasi López zinegilea eta haren "Egoland" pelikulako Marek Molek eta Bruno Grassi protagonistak agertokian, lehen asteburuan parte hartuko duten zinegile eta protagonistetako asko publiko artean, eta urteurren bereziaren errepasoa irudietan.

Abenduaren 9ko 19:30ean hasiko da mendiaren eta kulturaren festa. Alastair Lee-k zuzendutako "Ephemeral" pelikulak zabalduko du aurtengo Sail Ofiziala. Neguko eskalada Eskozian, irudi ikusgarriekin eta aktibitate zirraragarriaz batera, zuzendaritza lan ausart baten emaitza. Zinegile britainiarrak Mendi Filmen aurkezten duen 14. pelikula da. Mendiko zinemagintzan ekarpen handiak egin ditu, prestigio handieneko zuzendarietako bat da, eta besteak beste, International Alliance for Mountain Film nazioarteko aliantzaren sari nagusia jasotakoa da.

Alastair Lee Mendi Filmen:

  • 2022: Ephemeral
  • 2019: Climbing Blind
  • 2018: Blood Moon | Just Anna | Spectre - Expedition to the end of the Earth
  • 2016: Blocheads
  • 2015: Citadel
  • 2014: Stone Free | Wainwright Record Attempt
  • 2013: The Last Great Climb
  • 2012: Autana, fisrt ascent in the lost world
  • 2011: The Moonflower | The Prophet
  • 2010: The Asgard project

 

Ignasi López-en "Egoland" izango da gaueko bigarren pelikula. Stop Motion teknikaz baliatuz eginiko animaziozko filmetan espezialista da zuzendari kataluniarra, eta hauxe du film labur berriena. Mendi Filmen arrastoa utzitako bi aurrekari gogoangarri ditu: "Via Cruxis" eta "El Gran Hito", Film Labur Onenaren Saria irabazitakoak biak, 2018an eta 2020an ondoz ondo. Ana Vega eta biak Buenosmal ekoiztetxearekin lan ederra egiten ari dira, eta jarraitzaile fidelak dituzte. 

Buenosmal Mendi Filmen:

  • 2022: Egoland
  • 2020: El Gran Hito
  • 2018: Via Cruxis

Euskaldunako auditorioko saioan bertan izango dira pelikula aurkezteko, eta baita pelikulako bi alpinista protagonistak ere: Marek Molek eta Bruno Grassi txotxongiloak. Gaueko une politenetako bat bizituko dugu haiekin.

Eta Hasiera Ekitaldia amaitzeko, jaialdiaren aurreko edizioei keinu berezia egingo zaie. 2008an Gasteizen abiatu zen Mendi Film, eta han ospatu zen lau urtez, Europa Jauregia eta Artium Museoa kanpaleku nagusi zirela. 2012an leku-aldatu zen jaialdia Bilbora, eta harrez geroztik Sala BBK, Azkuna zentruko Golem zinemak eta Euskalduna Jauregia izan dira Mendi Zaleen bilgune.

Aurten ere hala izan bedi! Ongi etorri 15. ediziora!

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy