Baltistan Fundazioak esker onez jaso du 20 urteko langintzaren WOP Saria
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2020
- Azken eguneratzea: Igandea, 06 December 2020 15:55
- Argitaratua: Igandea, 06 December 2020 15:53
Baltistan Fundazioak jaso du 2020ko WOP-The Walk On Project Saria BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko jaialdian. Nazioarteko kooperazioan 20 urteko jarduna saritu da, bereziki Karakorumen oinarritu izan duten lana. Pedro Ibarra presidenteak eta Alberto Iñurrategi Fundazioaren sortzaile eta enbaxadoreak ordezkatu dute Euskaldunan milaka lagunen langintza, eta fundazioaren lelo nagusia: "Mendizaletasunean elkartasuna bide".