Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Imanol Marrodan

‘Anboto’ liburua eta ‘Anboto, imagen de un mundo flotante’ (‘Anboto, mundu higikor baten irudia’) hitzaldia eskainiko ditu

Imanol Marrodan (Bilbao, 1964) hainbat diziplinatan lan egin duen sortzaile eta pentsalari kritikoa da. Bere lana arte garaikidearen ikerketan eta sorkuntzan oinarritu da. Arte garaikideko nazioarteko hainbat azokatan erakutsi ditu bere lanak: ARCO-n, VALENCIA ART-en, ARTE SANTANDER-en y DFOTO-n (Espainia), ART COLOGNE-n eta KUNST KÖLN-en (Alemania),  KIAF-en (Seul, Korea), ArteBA-n (Buenos Aires, Argentina) eta BALELATINA-n (Basilea, Suitza); gainera hainbat museo eta erakunde publiko eta pribatutan ere erakusketak izan ditu: Eusko Jaurlaritzako Metal Preziatuen Laborategian, Arte eta Historiako Durangoko Museoan, Artium-en, Nafarroako Museoan, Huescako Arte eta Natura Zentroan, Zarautzeko Photomuseum-en, Bilboko Arte Ederren Museoan, Cuencako Diputazioan, Albaceteko Udal Museoan… beste batzuen artean. Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian, Portugalen, Belgikan, Korean, Argentinan, Suitzan eta Estatu Batuetan. Natura eta mendiarekin harremana izan du beti, eta eskalatzaile eta alpinista izan da. Bere jarduera handienak 80ko eta 90eko hamarkadan egin zituen. Atxarteko paretetan hazi zen eta igoera garrantzitsuenak Pirinioetan, Europako Pikoetan eta Alpeetan egin zituen.

Sinadura saioa BBK Salan egingo da abenduaren 19an, 11:00etan.

Hitzaldia BBK Salan egingo da abenduaren 19an, 11:30etan.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy