Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Eneko Atxa

'Erronka'ri buruzko 'Panel Talk'-aren protagonista Alberto Iñurrategirekin batera

Eneko Atxa Amorebietan jaio zen 1977an. Leioako Ostalaritza Eskolan ikasketak egin ondoren, Euskal Herriko hainbat jatetxetan egin zuen lan, hala nola, Galdakaoko Andra Marin, Martín Berasateguiren jatetxean edota Andonis Luis Adurizen Mugaritzen. 2005ean bere jatetxea ireki zuen, Azurmendi, eta soilik bi urte geroago Guía Michelinek lehen izarra eman zion. 2012an hirugarren izarra iritsi zen. Bera da sari hau lortu duen Bizkaiko sukaldari bakarra. Beti erronka berrien bila, Eneko Atxak 2013an bere Bistró prêt à porter jatetxeak Guía Michelinen Bib Gourmand saria jasotzea lortu zuen (kalitatezko janaria neurrizko prezioan). Honetan ere, sari hori duen Bizkaiko jatetxe bakarra da.

'Panel Talk'-a BBK Salan egingo da abenduaren 12an 11:30etan.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy