2024ko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko irudi nagusiak gori-gori jarriko gaitu “Fuego” argazkiarekin
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 17. edizioa abenduaren 6tik 15era egingo da aurten, 2024an, eta jada badaukagu hura iragarriko duen irudi nagusia: Fuego titulua duen argazkia da, Jean-Baptiste Liautard argazkilari frantziarrarena. Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatzen duen CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketan Mendi Film irudia izateko saria irabazi du, 700 euro jasotzeaz batera.
Euskadiko eta Nafarroako mendi federazioek jasoko dute WOP Mendi Film Saria haien mendeurrenean
2024ko WOP Mendi Film Saria Euskadiko eta Nafarroako Federazioek jasoko dute. Mendizaletasunari eta mendiko baloreei eginiko ekarpen historikoa aitortuko zaie haien sorreraren mendeurreneko ospakizunekin bat eginez.
MENDI TOUR 2024 Udaberriko hiztorduetan murgildu da 7.700dik gora Mendi Zalerekin
Markakoa doa aurtengo MENDI TOUR zirkuitua! Neguko denboraldiko hitzorduetan sekulako giroa bizitu dugu, eta Udaberrian ere bikain ekin diogu. Mendi Zaleek maite dute, maite duzue, mendiko zinemagintza hau, nazioarteko pelikula berrienekin, maila zinematografiko handiarekin, eta puntako aretoetan bildu eta zinema kalitateaz gozatzeko aukerarekin.
Gehiago irakurri: MENDI TOUR 2024 Udaberriko hiztorduetan murgildu da 7.700dik gora Mendi Zalerekin