Urte Mendi Berri On!
Zorrotza bezain ederra izan da iragan urteko bidea.
2022an ere askatu dezagun gure abentura grina.
Mendiak eta Kulturak aberasten gaituzte, mendi zinemagintzak pizten.
Heldu diezaiegun erronkei! Ekin!
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiak 7.500 ikusle bildu ditu pandemia eta eguraldi alertei aurre eginez
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioa abenduaren 3tik 12ra egin da, eta 7.541 lagunek parte hartu dute guztira. Jaialdiak 52 film proiektatu ditu guztira, 13 herrialdetakoak. Nazioarteko 11 estreinaldi izan ditu eta 22 Estatu mailan. 44 zinema-saio, 11 hitzaldi eta 7 erakusketa programatu dira Bilboko areto eta museoetan. Eta bigarren aldiz jarraian, jaialdiak online bertsio bat izan du, sail ofizialean parte hartzen zuten filmez gozatzeko aukera eskaintzen zuena, nahieran.