Hautatu hizkuntza
Climbing Blind (Eskaladako Film Onena Mendifilm 2019), Blood Moon (Mendifilm 2018 Sail Ofiziala) eta Blocheads (Mendifilm 2016 Sail Ofiziala) pelikulak gehitu dira Mendi Tour Online zerrendan, Mendi Filmen Vimeo plataformako txokoan.
Eskalada barra-barra eta oso protagonista bereziak dituzten pelikulak, Alastair Lee zuzendari britainiarraren zigilua dutenak. Mendi Filmekin lotura estua duen zuzendaria da, haren 12 pelikulek hartu dute parte Sail Ofizialean 2010az geroztik, eta mendiko zinemagintzan erreferente bat da, besteak beste IAMF-Mendi Zinemagintzako Nazioarteko Elkargoaren Sari Nagusia jaso zuen 2013an.
Irakurri gehiago: Alastair Lee-ren hiru pelikula gehitu dira Mendi Tour Online eskaintzan
Online eskaintza zabaldu egin da Mendi Filmen, orain FILMIN zine plataforma digital prestigiotsuan ere ikus daitezke Bilbon nabarmendutako pelikulak. Unbranded, Freedom Underload, Dirtbag: The Legend of Fred Beckey... bezalako lanak, Mendi Filmen Sari Nagusia irabazitakoak, eta beste hainbat gehiagorekin gozatzeko aukera Mendi Tour Online kanalean. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikulak nahieran, noiznahi eta nonahi. Eta jatorrizko bertsioei eutsiz, nahi bada Mendi Filmek landutako euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluetara jotzeko aukerarekin.
Page 54 of 146