Hautatu hizkuntza
@urmuga_2020
Martxoko Mendi Tour hitzorduak ate joka daude. Tolosa (8-9-10), Eibar (10-11), Igorre (11-18), Agurain (18) eta Zaldibarren (22-29) eskainiko dira Mendi Filmeko pelikula onenak hilabete honetan.
Mendi Filmek, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Ternua Group-ek, Mendiko Kulturaren inguruko zinemagintza sustatzeko xedez sortutako Bekaren lehen deialdian Tamara Lucarini egileak aurkeztutako TXANGO proiektua izan da hautatua. 10.000 euroko balioa duen Beka jasoko du, aurten bertan, 2021ean, proiektua garatu eta aurkezteko.
TXANGO filma 2021eko abenduaren 3tik 12ra egingo den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko zine jaialdian estreinatuko da jendaurrean.
Irakurri gehiago: 'Txango' proiektuarentzat Mendi Film Bizkaia Ternua lehenengo Beka
Page 58 of 146