Hautatu hizkuntza
Mendi Filmeko Presidentea Eduardo Martinez eta Fundación Vital Fundazioako Zuzendaria Arantxa Ibañez de Opacua prentsa agerraldian
Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Gasteizko Vital Fundazio Kulturuneara itzuliko da otsailaren 15, 17, 18 eta 19an. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du Arabako hiriburuan, aurten 9. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin eta berrienarekin gozatuko dute berriz ere.
Mendi Tour 2021 zirkuituko lehen hitzorduetako bat da Gasteizkoa. Donostia, Iruña eta Zangozako aurreko saio arrakastatsuetan edukierak bete egin dira, mendiko zinemagintzak tiradizo handia duela eta inspirazio iturri dela erakutsiz, areago pandemia garaiotan.
Irakurri gehiago: Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa 2021
Iruña eta Leioako Mendi Tourrak egingo dira aste honetan. Astelehenetik ostegunera, lau egunez bakoitzeko bina saio eskainiz, Iruñeako Golem Baiona zinemetako hitzorduak Zangozaren lekukoa hartuko du Nafarroan. Leioan, berriz, edizio berezia izango da aurtengoa, 10.ez helduko baita bertara, mendiko pelikula onenen eskaintza, Kultur Leioa Auditoriumera.
Page 60 of 146