Hautatu hizkuntza
2020ko Mendi Tour zirkuitua, Mendi Filmeko pelikula onenen sorta, Donostiako Antzoki Zaharrean abiatuko da bi eguneko programazioarekin, urtarrilaren 26an eta 27an, asteartea eta asteazkena, Donostia Kultura eta Club Vasco de Camping Elkartea-CVCE-ren eskutik.
Lekukoa Zangozak hartuko du, urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean, Karmengo Entzutegian. Mendi Jardunaldiak antolatu ditu beste behin Zangozako Udalaren Kirol Patronatuak, eta haien baitan eskainiko dira aipatu proiekzioak Karmengo Entzutegian.
Irakurri gehiago: Donostian eta Zangozan abiatuko da 2021eko Mendi Tour zine zirkuitua
Imanol Muñoz , Ternua Group-eko Marketing Managerra, Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatua, eta Jabier Baraiazarra Mendi Fim Elkarteko Zuzendaria
Bizkaiko Foru Aldundiak, Ternuak eta Mendi Filmek Mendiko Kulturaren inguruko zinemagintza sustatzeko xedez bide berri bat sortu dute: Mendi Film Bizkaia Ternua Beka 2021. EAEn lan egin edo bertan ikasi izan duten zinegile gazteei zuzenduta dagoen beka da, 18 eta 35 urte bitarteko egile berriak.
Page 62 of 146